Gestamp-ek bere presentzia areagotu du japoniar merkatuan

20 June, 2017

 

Enpresa-taldeak I+G zentro berria inauguratu du Japonian, herrialdean eraikitzen ari den fabrikari gehituko zaiona

Automobilgintzako osagaien Gestamp fabrikatzaileak I+G zentro berria martxan jarri du Japonian, konpainiak herrialde hartan dituen gaitasunak hobetu eta japoniar bezeroekin batera proiektuak garatzeko aukera izateko asmoz.

Tokion kokatutako zentroak, 60 langile baino gehiago izango ditu eta simulazio sistemez hornituko da. Enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, gaitasun hauek, Gestamp-i edozein ibilgailuko karrozeriaren eta xasisaren erabateko garapena burutzeko aukera emango dio.

“Gestamp-ek pausu berri bat eman du japoniar bezeroekin, hots  irmoki eta denbora luzez hazten jarraitu gura dugunekin mantentzen ditugun harremanen irmotzean. Mundu mailako gure presentziari esker, fabrikatzaileei bertako fabrikazioari laguntzeko aukera izango dugu, horretarako, gardentasun teknologikoa erraztuz”, ziurtatu du Gestamp-eko presidente eta CEO Francisco J. Riveras-ek.

Instalazio berria, I+G zentro garrantzitsu bihurtuko da Japonian eta bezeroen egoitzatan zuzenean lan egiten duten ingeniaritza taldeekin osatuko da. “Zentro honek, japoniar fabrikatzaileekin bat eginik bideratutako proiektuen garapena areagotuko du baita azken urteetan garatzen ari garen estrategia sendotu ere”, gehitu du Riveras-ek.

Instalakuntza berria, Gestamp-ek Matsusaka japoniar herrian eraikitzen ari den eta 2018 urteko lehen erdialdean funtzionatzen hasiko den fabrikari gehitzen zaio. Berotako estanpazio bidezko teknologiaz karrozerietako osagai metalikoak fabrikatuko dituen instalakuntza honek, hasiera bateko 37 milioi euroko inbertsioa suposatuko du eta lehen fase batean, 70 pertsonari lana emango diela aurreikusita dago.

Nipondar fabrikatzaileak 2016an, Gestamp-en fakturazioaren %7 suposatu zuen. I+G zentro berriarekin eta industria-jarduera Japonian hasita, Gestamp-ek automobilen japoniar fabrikatzaileekiko harreman estrategikoa areagotzea espero du, horien artean Honda, Toyota, Nissan, Mazda eta Suzuki enpresak nabarmentzen direlarik.

Gestamp konpainiaren aurkezpen bideoa

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow