Gestamp enpresak bere zazpigarren fabrika abiarazi du Brasilen

11 May, 2017

Gestampeko fabrika Brasilen.

Automoziorako metalezko osagaien diseinuan, garapenean eta fabrikazioan espezializatuta dagoen Gestamp multinazionalak beroko estanpazioan espezializatutako fabrika berri bat abiarazi du Betim hirian (Minas Gerais, Brasil). Konpainiak 24,9 milioi euro inbertitu ditu instalazio berrian, zeinak bere zerbitzuak eskainiko baitizkio Fiat Chrysler Automobile (FCA) enpresari.

 

Hala, Gestamp FCAren hornitzaile bihurtuko da Brasilen. Fiat Palio eta Siena modeloentzako piezak egingo ditu, baldintza berriekin eta teknologia puntakoena erabiliz. Fabrika berriak, laser ebakigailuaz eta mihiztatze zelulez horniturik egongo denak, egiturako eta karrozeriarako piezak fabrikatuko ditu.

 

Gaur egun, proba moduan tiradak egiten ari dira instalazio berrian, eta udarako prest egongo da seriean ekoizten hasteko. Aurreikuspenen arabera, 82 enplegatu izango ditu 2017aren amaieran. Betim hiriko beroko estanpazio-lineak indartu egingo du Gestampek Brasilen teknologia horren alde egin duen apustua.

 

Loire Gestamp konpainiak (Taldearen barruan prentsa-lineak diseinatzen eta fabrikatzen dituenak) diseinatu, produzitu eta instalatu du beroko estanpazio-linea fabrika berrian, non 1.200 tonako prentsa bat jarri baitu. Linea horrek baditu tresneria aldatzeko konexio automatikoak, kamera termografikoak eta monitorizazio sistema bat.

 

Gestamp enpresako presidente eta zuzendari nagusi Francisco Riberasek adierazi zuen “mantendu” egin dela “herrialdearekin dugun konpromisoa”, eta orobat esan zuen “Brasilen duten presentziak (martxan dauden fabrikekin eta orain irekiko den berriarekin) hazteko aukera emango diola konpainiari, aurreikuspenen arabera herrialdea suspertu egingo delako ekonomikoki”.

 

Gestampeko arduradun nagusiak gaineratu zuen Taldearen asmoa dela “hazkunde sostengarria lortzea Brasilen eta bezeroen eskaerei erantzutea kalitate eta teknologi gorena eskainiz”.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow