Gestamp-ek bere lehen fabrika eraikiko du Japonian

2 March, 2017

Enpresa-taldeak jada bulego tekniko eta komertzialak dituen asiar herrialdean bere presentzia zabaltzen du

 

Automobilgintza osagaiak fabrikatzen dituen Gestamp-ek, Japonian bere lehen fabrika eraikiko duela iragarri du. Bertan, japoniar merkatuarentzako berotako estanpazioaren bidezko teknologiarekin karrozeriako pieza metalikoak fabrikatuko dira.

 

Matsuaka japoniar herrian kokatutako instalazioa, 2018ko lehen erdialdean martxan izango da eta bertan, lehen fase batean, 70 pertsonek lan egingo dutela aurreikusten da. Kopuru hau 180ra hel zatekeen, instalakuntzaren hazkuntza itxaropenak beteko balira.

 

Enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, Gestamp Hot Stamping Japan deituriko fabrikak 37 milioi euroko hasiera bateko inbertsioa suposatuko du eta 65 milioira hel daiteke bigarren zabalkuntza prozesu batean. Instalazioaren azalerak, bere bi garapen faseetan, 15.000 metro koadro okupatzera helduko da.

 

Gestamp-ek Japonian eraikitzen duen lehen fabrika bada ere, enpresak dagoeneko presentzia aktiboa du japoniar merkatuan, azken urteotan, bezeroei sostengua eman dioten bere bulego tekniko eta komertzialen eskutik.

 

Proiektua, Gestamp-ek, egun ibilgailuen munduko ekoizpenaren %29 suposatzen duten japoniar bezeroekin hazteko ikuspegi estrategikoaren testuinguruan kokatzen da. “Gestamp-ek irmoki Japoniaren eta herrialde honek, berrikuntzari, eraginkortasunari eta kalitateari dagokionez, munduko automobilgintza industriarentzat suposatzen duenaren alde egin du” adierazi du enpresako presidente Francisco Riberasek.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow