Geograma, Europan hedatzen

27 July, 2016

Arabar enpresak nazioarteko proiektuak garatzea lortu du Danimarka, Suedia, Frantzia edo Belgikan

 

Informazio geografikoen sistematan espezializatutako Geograma euskal konpainiak nazioarteko merkatuetan duen indarra areagotzen ari da, Danimarka, Suedia, Frantzia, Belgika edo Turkia bezalako herrialdeetan proiektuak martxan jarrita.

 

Zehatz mehatz, enpresa, Europako Ingurumen Agentziarako mapa eta grafikoen ekoizpenaz arduratu da, beti ere organismoak ingurumen kudeaketa, aldaketa klimatikoa edo airearen kalitatea bezalako alorretan erabakiak har ditzan.

 

Horrez gain, trafikoaren kudeaketarako alorrean, Geograma, Suediako Gotteborg hiriko bide sareko hobekuntza-puntuak detektatzeko aukera ematen duen monitorizazio sistema bat ezartzen ari da.

 

Arabar enpresak gainera, Copernicus proiekturako erreferentziazko datuetara heltzeko adabegiaren garapenaz arduratuko da.

 

1998an sortutako Geogramak aurreratutako teknologiak dituen kartografia konbinatuko zerbitzuak eskaintzen ditu. Egun, eskari nagusia, informazio geografikoarekin erlazionatutako eta asistentzia tekniko eta aholkularitzaren bitartezko prozesuen hobetzean oinarritzen da.

 

Bere garapen teknologikoa bultzatzeko asmoz, enpresak zenbait itun teknologiko itxi ditu Orbit, Conterra eta Esri bezalako enpresekin. i.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow