Garapenek eta Bizkaiko Garapen agentziek indarrak batu dituzte Bizkaiko enpresen Nazioartekotzea sustatzeko

20 May, 2015

Nazioarteko merkatuan parte hartzea aukera izateari utzi, eta gaur egun bizirik irauteko baliabide bilakatu da. Batez ere, enpresa txikien kasuan.

Enpresen tamainak erabat baldintzatzen du Nazioarteko merkatuan sartzeko aukera. Kasu gehienetan enpresa txikiek nazioarteko erronkari aurre egitea ezinezkoa dute. Horregatik, behar-beharrezkoa da lankidetza sustatzea, eta kooperazio-formulak bilatzea.

Bilaketa horren ondorioz, Bizkaiko enpresek nazioarteko merkatuan sartzeko adierazi duten interesa eta garrantzia ikusita, eta enpresen baliabideak hobeto aprobetxatu nahian, ekainean nazioartekotze hilabetea martxan jarriko da, enpresen eta agentzien arteko lankidetza sustatzeko ekimenetako bat nazioarteko merkatuan sartzeko (elkarlanean), hain zuzen ere.

Jardunaldiak antolatu dituzten garapen agentzien bidez, ekainean zehar 5 jardunaldi martxan jarriko dira Bizkaiko hainbat Udalerritan Nazioarteko prozesua sustatu, eta enpresei laguntzeko. Prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak dira, hain zuzen ere. Helburua da ekainean nazioarteko merkatuan sartzeko interesa duten enpresek jardunaldietan parte hartzea, dituzten zalantzak argitzea, esperientziak eta ezagutzak konpartitzea, harreman sarea handitzea eta nazioarteko merkatuan sartzeko bide berriak sustatzea. Esaterako, nazioartekotzea lankidetzan beste enpresa batzuekin batera.

Jardunaldiak antolatu dituzten agentziak:

Behargintza Basauri-Etxebarri

Bermeo, Mundaka eta Sukarrietako Behargintza

EGAZ Txorierri

Erandioko Behargintza

Getxolan

Lea-Artibai Garapen Agentzia

Leioako Behargintza

Meatzaldeko Behargintza

Jardunaldiak:

“NAZIOARTEKOTZEKO EMAN BEHARREKO PAUSOAK”

2015eko ekainaren 5a

Mendibile Jauregia – Leioa.

“NOLA ANTZEMAN NEGOZIO AUKERA BERRIAK NAZIOARTEKO MERKATUETAN INTERNET BIDEZ”

2015eko ekainaren 12a

San Miguel – Basauri.

“ESTRATEGIAREKIN EXPORTATU: NAZIOARTEKOTZE PLANA”

2015eko ekainaren 18a

Getxolan.

“GARRAIOAREN KUDEAKETA NAZIOARTEKOTZE PROZESUETAN”

2015eko ekainaren 19a

Trapagaran.

“ELIKAGAI INDUSTRIARENTZAKO AUKERAK KANPO MERKATUETAN”

2015eko ekainaren 26an

Markina Xemein.

.

Jardunaldian izena ema nahi duten enpresak:

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow