Gamesaren turbinak batek beharrezko akreditazioa lortu du Brasilgo sustapen-bankuaren finantzaketa eskuratzeko

29 December, 2015

Brasilgo sustapen-erakunde nagusitzat jotzen den Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Banku Nazionalak (BNDES) beharrezko akreditazioa eman die Gamesaren G114-2.0 MW turbinari eta 2.1 MWeko bertsioari, erakundeak eskaintzen dituen finantzaketa-ildoez balia ahal daitezen.

BNDESek ebatzi duenez, Gamesaren ekipamenduak oso-osorik betetzen du, Brasilen lan egin eta bankuaren kredituaz profitatu nahi duten fabrikatzaileek bete beharreko Finame kodeko baldintzak.

Aurreikusita dagoenez, euskal konpainia eolikoak Bahia estatuko Camaçari herrian duen lantegian fabrikatuko du akreditatutako modeloa, 2016tik aurrera.

Brasilen, G114-2.0 MW modeloaren lehenengo eskaria 2014aren amaieran sinatu zen, eta urte eta erditik beherako epean, turbinaren osagai guztiek BNDESen eskakizunak bete dituzte.

“Lorpen hau gure taldearen ahalegin eta lan handiaren emaitza izan da, eta oso-osorik berresten du Gamesak Brasilgo merkatuaren eskakizunetara egokitutako aerosorgailuen ekoizpenean inbertitzen jarraitzearen alde hartu duen konpromisoa, merkaturatzerakoan BNDESen kreditu-ildoak bezalako giltzarrizko programen laguntzaz baliatuta”, ziurtatu du Edgard Corrochano Gamesaren Brasilgo zuzendari nagusiak.

G114-2.0 MW modeloaren diseinuari esker, haize txiki eta ertainetako lekuetan, energia gehiago kostua txikiagoan lortu ahal izango da, eta ondorioz, turbina ezin hobeto egokituko da Brasilgo haizeei dagozkien turbulentzia baxuko baldintzetara.

Gamesaren ekipamenduak 

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow