Gamesak hornidura- eolikorako kontratu berria lotu du Mexikon

10 February, 2016

Industria eolikorako teknologian espezializatutako Gamesa euskal konpainiak, Coahuila estatuan (Mexiko iparraldean) kokatutako parke baterako 200 megawatteko potentziaren horniketarako kontratua itxi du.

2015eko bukaerarako sinatutako akordioak, konpainiak, G114-2.1 MW modeloko 95 aerosorgailu instalatu eta martxan jar dezan aurreikusten du.

Enpresaren arabera, turbinen horniketa, urte honetako lehen zatirako aurreikusita dago eta 2016. urte bukaerarako martxan jarriko da.

Gamesa 1996. urtean hasi zen Mexikon lan egiten eta handik aurrera 1.700 megawatt baino gehiago instalatu ditu eta parke eolikoen sustatzaile gisa paper garrantzitsu bat izan du.

Konpainiak berriki, Windar Renovables-en bitartez dorre-planta bat eraikiko duela iragarri du. Fabrika, Tamaulipas estatuan kokatuko da eta urtean 500 megawatt fabrikatzeko gaitasuna izango du.

Kontratu hauek, urte hasieran euskal taldeak eta Kanadako Enbridge enpresak, Amerikako Estatu Batuetan kokatutako parke eoliko baterako 103 megawatteko potentzia hornitzeko lortutako akordioari gehitu zaizkio.

Gamesaren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow