Gamesa holandar merkatuan murgildu da

21 July, 2016

Energia berriztagarrien horniketan espezializatutako enpresak aurrera darrai bere zabalkunde komertzialaren estrategiarekin, Europan zenbait kontratu itxita

 

Atzerrian hazten jarraitzeko helburuarekin, Gamesa euskal enpresak Holandako merkatu eolikoan sartzea lortu du, bertan 11 megawatteko potentzia eskainiko duelarik.

 

Herbehereetan sinatutako kontratuak, zenbait parke eolikoetako ekipamendu zaharra G58-850 kW modeloko hiru turbina eta G52-850 kW motako beste hamarrez ordezkatzea aurreikusten du.

 

Bere kanpaina internazionalaren testuinguruan, taldeak beste hiru kontratu sinatu ditu Frantzian. Horietako lehenak, iparraldeko Coole udalerrian kokatutako Quatre Vallées III parkean zortzi G97-2.0 MW aerosorgailu instalatzea aurreikusten du. Akordioak gainera, 15 urterako operazio eta mantentze zerbitzuak aintzat hartzen ditu.

 

Frantzian ere, Gamesak, giltza eskurako eraikuntza proiektu bat ixtea lortu du Loira-Zentro-Haraneko eskualdean, eta, horrez gain, Frantziako Bretainiako parke bat, beste lau G97-2.1 MW turbinez hornitzeko ardura izango du.

 

Bien bitartean, konpainiak kontratua sinatu du, Italiako hegoaldean kokatutako parke bat, G114-2.1 MW eta 3 G114-2.0 MW (27 MW guztira) 10 turbinez hornitzeko eta beste G52-850 kW 12 makina instalatzea adostu du Greziako Eubea irlan kokatutako parke batean.

 

Kontratu berri hauekin, enpresak Europako merkatu eolikoan bere posizionamendua indartu gura du.

 

 

Gamesaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow