Gamesari kontratu berri bat esleitu diote Jordanian

21 December, 2016

Konpainiak Maan eskualdean 86 megawatteko potentzia instalatzeko akordioa lortu du

 

Industria eolikorako teknologian espezializatuta dagoen Gamesa enpresak, Elecnor elektrizitate-konpainia espainiarrarekin eratutako partzuergoaren bitartez, 86 megawatteko potentzia izango duen parke eoliko bat eraikitzeko kontratua lortu du Maan eskualdean (Jordania).

 

Kontratua Dubái Alcazar Energy enpresaren filiala den Green Watts Renewable Energy Company LCC energia berriztagarrien arloko konpainia jordaniarrak sinatu du. Taldea Jordaniako Energia Ministerioak (MEMR) aukeratu zuen 2012. urtean, proiektu eoliko horren garapenerako.

 

Akordioak, G114-2.1MW modeloko 41 aerosorgailuren instalazioa eta Al Rajef parke eolikoko 20 urteko eragiketa eta mantentze-lanen kudeaketa finkatzen ditu. Euskal taldea proiektuaren instalaziorako eta eragiketarako behar den azpiegituraz ere arduratuko da.

 

Enpresak zabaldutako ohar baten arabera, turbinen banaketa 2017ko udaren ondoren hasiko da, eta 2018ko irailerako parkea abian jartzea aurreikusi da. Konpainiak urte bereko urrian instalazioa erabat martxan egotea espero du.

 

Gamesa 2004an mugildu zen Ekialde Hurbileko merkatu eolikoan, Egiptoko parke eoliko baterako aerosorgailuak hornitzeko kontratu baten sinaketaz. Gaur egun, konpainiak 700 megawatt baino gehiago instalatuak ditu eskualde osoan.

 

 

Gamesaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow