Gamesak bere presentzia indartu du Indian

9 February, 2017

Euskal enpresak palen fabrika berri bat inauguratu du herrialdeko hegoaldean

 

Energia berriztagarrietan espezializatutako Gamesa euskal konpainiak fabrika berri bat inauguratu du, Indiano hegoaldean kokatutako Andhra Pradesh estatuan. Jada martxan dagoen instalakuntza berri honetan, asiar erraldoiarentzako merkatuarentzako bereziki diseinatutako S motako G114-2.0 MW haize-sorgailuaren  modelorako plaken fabrikazioa egiten ari da.

 

Aurreikusita dago instalakuntzak palak ekoizteko bere gaitasuna areagotzea eta, urte honetako erdi aldera hasiko den bigarren fase batean, sorgailu eta inbertsore fotovoltaikoak ekoizten hastea.

 

Gaur egun, instalakuntza honek 500 langileri lana ematen die eta enpresak, hurrengo hiru urtetan 1.000 enplegatu izatea espero du.

 

Gamesak komunikatu baten bitartez azaldu duen bezala, inaugurazioak, euskal enpresak asiar herrialdean egindako apustu industriala sendotzen du. “Mugarri berri honek, Indian energia- iturri garbiak bultzatzeko gure konpromiso irmoaren erakusgarri da eta modu iraunkorrean, biztanleriaren behar- energetikoei erantzuna eman nahi die”, azaldu du Gamesako zuzendari nagusi korporatibo José Antonio Cortajarenak.

 

Ekoizpen zentro honen eraikuntza, euskal enpresaren hazkunde planaren testuinguruan kokatzen da, jada aldez aurretik iragarritako 100 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa izango du 2017 urtera arte, beti ere Indian jarduera indartze aldera.

 

Gamesak 2009 urtean ekin zion herrialde hartan jarduera industrialari. Bertan, Gujarat-en, palak ekoizteko fabrika bat,  Tamil Nadu-n gondolak ekoizteko beste bat eta indiar estatu horretan bertan, konponketak egiteko beste zentro bat du. Guztira, euskal enpresak herrialdean 3.500 megawatt baino gehiago instalatu ditu eta operazio eta mantentze pean 3.200 ditu.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow