Gamesak Europan aurrera egiten jarraitzen du, Frantzian lortutako kontratu berriari esker

30 ekaina, 2016
Gamesak 36 megawatt-eko potentzia eolikoa banatuko du hiru parkeren artean

Konpainiak Frantziako Valorem sustatzaile eolikoarekiko lehen akordioa lortu du

Energia berriztagarrietan espezializatuta dagoen Gamesa enpresak Frantziako Valorem sustatzailearekiko lehenengo kontratua iragarri du. Horri esker, 36 megawatt-eko potentzia eolikoaren horniketa egingo dio konpainia frantsesari, hiru parkeren artean.

Akordioaren arabera, euskal konpainia G114-2.5 MW modeloko 8 turbinaren horniketaz eta instalazioaz arduratuko da, Frantziako iparraldean kokatuta dagoen Somme euskaldeko Santerre parkean.

Gainera, G87-2.0 MW modeloko 5 makina entregatuko ditu Soulanes parkean eta G87-2.0 MW modeloko beste 3 makina Albine-ko instalazio eolikoan. Bi instalazio hauek Frantzia hegoaldeko Tarn eskualdean kokatuta daude.

Konpainia datozen hamar urteetako eragiketa eta mantentze lanez arduratzea ere aurreikusi da.

Taldeak zabaldutako ohar baten arabera, akordioak, Valorem-ekiko harreman komertzialari hasiera emateaz gain, “Gamesak Frantzian duen estrategia indartu du”. Taldea 2000. urteaz geroztik finkatuta dago merkatu horretan.

 

Gamesaren lehen hiruhileko emaitzak

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow