Gamesak horniketa eolikoa egiteko kontratu bat itxi du Estatu Batuetan

5 December, 2016

Euskal enpresak Texasen 74 aerosorgailu instalatzea adostu du Terna Energy konpainia grekoarekin

 

Energia berriztagarrien horniketan espezializatuta dagoen Gamesa euskal konpainiak kontratu bat itxi du Terna Energy enpresa grekoarekin, Estatu Batuen hegoaldean kokatuta dagoen Texas estatuko parke eoliko batean 155 megawatteko potentziaren horniketa egiteko.

 

Akordioan G114-2.1 MW modeloko 74 aerosorgailu hornitu eta instalatzea aurreikusi da. Euskal konpainiak zabaldutako ohar baten arabera, turbinen horniketa nahiz parke eolikoa abian jartzea 2017rako aurreikusita daude.

 

Kontratuan adostutakoaren arabera, konpainia instalazioaren eragiketa eta mantentze-lanez ere arduratuko da bost urtez.

 

Kontratu hau hirugarren hiruhilekoko eskari-sarrerei buruz argiratu den 1.090 MWeko kopuruan sartuta dago.

 

Gamesa 2005ean finkatu zen Estatu Batuetan, eta gaur egun, 5.000 megawatt baino gehiago instalatuak ditu herrialde osoan. Konpainiak beste kontratu bat sinatu berri du, Estatu Batuen erdialdeko beste parke eoliko batean 99 megawatteko horniketa egiteko.

 

 

Gamesaren aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow