Gamesa eguzki bila Indian

7 June, 2016

Konpainiak 58 eguzki megawatt gauzatu ditu Asiako herrialdeko plantetan

Energia berriztagarrietan espezializatutako Gamesa multinazionalak 58 eguzki megawatt martxan jarri ditu Indiako puntu desberdinetan kokatutako proiektuetan aurtengo lehen hiruhilekoan.

Euskal enpresak hegoaldeko Tamil Nadu eta Telangana estatuetan eta iparraldeko Uttarakhand eskualdean kokatutako eguzki instalakuntzetako ingeniaritzaz, diseinuaz, inbertsore fotovoltaikoen hornikuntzaz eta martxan jartzeaz arduratu da.

“Giltza eskurako proiektu berriztagarrien ematean konpainiaren esperientzia, baita bezero- zorro handiarengan duen konfiantza ere, funtsezkoak izan dira instalakuntzen erritmoa hazkundea lortzeko”, adierazi du konpainiak ohar batean.

Proiektu hauek Gamesak Indiako sektore fotovoltaikoan egin duen apustuaren barruan kokatzen dira, beti ere industria eolikoaren esparru alternatiboetako negozio aukera berriak esploratzeko asmoz.

Eguzki energiaren segmentuak Indian 750 GWeko potentziala du eta Asiako herrialdeko gobernuaren helburua 2022an 100 GW-raino heltzea da, aukera interesgarriak planteatzen duen xedea, gaur egun potentzia operatiboa 3.8 GW-ekoa dela kontuan hartuta.

 

Gamesaren emaitzak urteko lehen hiruhilekoan

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow