Harpidetu zaitez gure newsletter-ak jasotzeko
Ezagutu euskal industria berriari buruzko albisteak, laguntzak eta ekitaldiak
Hemen kontatuko dizuguGamesak Sizilian parke eoliko baterako mantentze lanak burutzeko kontratua sinatu du
Energia berriztagarrien hornikuntzan espezializatutako euskal enpresak kontratu berria lortu du Suitzako Alpiq konpainia energetikoarekin, beti ere, datozen hiru urteetan, Italiako Sizilia irla-eskualdean kokatutako Ramacca parkean mantentze lanak buru ahal izateko.
Akordioaren ondorioz, eta enpresak igorritako ohar baten arabera, Gamesa, 2008ko ekainean martxan jarri zen eta egun ECO80 motako 60 turbina dituen 69 MWeko parke bateko mantentze lanez arduratuko da.
Konpainiarentzat, akordio honek, zerbitzura bideratutako negozio esparruak bereganatzeko pausu bat gehiago suposatzen du eta enpresa eolikoak, beste fabrikatzaileen aerosorgailuentzako irtenbide teknologikoak eskaintzeko duen gaitasunaren adierazle da.
Dagoeneko 55 herrialdetan presentzia duen Gamesa aurrera darrai, mundu mailako industria eolikoko aurrendari teknologiko global izateko bidean.
Egun, Gamesak ikuskatzen duen makina-flota 22.300 MWekoa da jada, 40 herrialdetan sakabanatuta eta horietako 1.100 Italian daude.