Funts anglo-hegoafrikar batek San José López garraio taldea erosi du

8 May, 2017

SJL-ren kamioi bat.

Investec Asset Management inbertsio funts anglo-hegoafrikarrak osorik erosi du San José López taldea (SJL), Maroko eta Espainia artean lan egiten duen eta egoitza Oiartzunen duen garraio-enpresa garrantzitsuenetako bat. Taldeak jakinarazi duenez, operazio hori dela-medio bi merkatuetan garatzen jarraituko du bere jarduera.

Hala, garraio-enpresak aukera izango du Europan eta Afrikan lanean jarraitzeko, bi kontinenteen arteko lotune bihurtzeko xedez. Horretarako, SJL taldeak bost urteko plan estrategiko bat abiaraziko du eta 40 milioi euroko inbertsioa egingo du. Plan horren barruan, 500dik gora lanpostu sortu nahi dira Europan eta Afrikan, eta asmoa da datozen urteetan are gehiago handitzea Gibraltar itsasarteko operazio kopurua.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow