Fagor Ederlan-ek Mexikotik abiatuta ekingo dio automobilgintzako amerikar merkatuari

5 March, 2015

Fagor Ederlan eta GIS konpainiek arrisku partekatuko sozietate bat sortu dute, Ipar Amerikako automobilgintza sektorerako osagai metalikoen mekanizazioan jardungo duen ekoizpen-instalazio berri bat ezartzeko asmoz.


Fagor Ederlan eta GIS enpresen arteko itunak bost urtetan 40 milioi eurotik gorako inbertsioa egin eta 140 lanpostu berri sortzea suposatuko du, bi konpainia hauek negozioa nazioartekotzeko erabiltzen duten estrategia indartzeko asmoz.
Mekanizazio-lantegi berriak 5 milioi unitate mekanizatuko ahalmen produktiboa izango du 5 urtetan, eta joint venture honen produktu-zorroaren ardatz nagusia, burdinazko segurtasun-osagaiak izango dira, hala nola, portamangetak, diskoak, kaxa diferentzialak eta inertzia bolanteak, besteak beste.
Hauxe dugu nueva implantación será la decimonovena planta del grupo Fagor Ederlan, taldeak ezarritako hemeretzigarren instalazioa, eta horrenbestez, presentzia global sendoa du Europako, Mercosurreko, Asiako eta orain NAFTAko 6 herrialde baino gehiagotan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow