Faes Farmak aliantza lotu du txinatar merkatuan sartzeko

26 June, 2015

Faes Farma euskal enpresa farmazeutikoak, sektore berdineko txinatar konpainia Eddingpharm-ekin, hitzarmena lortu du bizkaitar enpresari herrialde asiar merkatuan bere produktuak merkaturatzeko aukera eskainiko dion joint venture bat osatzeko.

Hitzarmenaren baldintzen arabera, botikak Faes Farmaren lantegietan bukatutako produktuen modura fabrikatuko dira eta Txinara esportatuko dira bertan merkaturatu daitezen.

Aliantzak Faes Farmako lau produkturen erregistroa aurreikusten du Txinan eta ondoren I+G+b jardueratik eratorritako beste espezialitate eta produktu berri batzuk sartuko ditu.

Eddingpharm firma nazioarteko konpainien botiken sustapen eta merkaturatzean espezializatua dago, batez ere, Europatik ekarritakoetan. 700 langile baino gehiago ditu eta herrialdeko hiri gehienetan, 3.000 ospitale baino gehiagorentzako estaldura du.

1.350 milioi biztanle baino gehiagorekin, Txina egun munduko hirugarren merkatu farmazeutikoa da eta mundu mailako merkatu farmazeutikoaren %7,7 suposatzen du. Bere bataz besteko hazkundea azken urte hauetan, urte bakoitzeko %12koa izan da.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow