Factor CO2 enpresak plan energetiko baten elaborazioaren esleipena lortu du Indonesian

2 February, 2016

Bilbon finkatuta dagoen Factor CO2 aholkularitza-enpresak Indonesiako Bogor hiriko estrategia energetikoa eta klimatikoa lantzeko plana garatuko du, berotegi-efektuko gas isurketak murrizten laguntzeko asmoz.

Frantziako Garapen Agentziarekin batera gauzatuko den proiektu honek tokiko eragileen laguntza izango du, gas kutsatzaileak murriztu eta balizko natur-hondamendiekiko hiriaren erresilientzia areagotzeko moduko neurriak inplementatzea ahalbidetuko duen plan bat diseinatzeko asmoz.

Proiektuan aurreikusi denez, enpresa bilbotarrak laguntza teknikoa eskainiko dio Bogor-eko udal gobernuari, hiriak berotegi-efektuko gas inbentarioari edota gas horien kalte-arriskuaren analisia bezalako alderdiei erreparatuta daukan profil klimatikoa ebaluatu eta energia kontsumoa eta epe luzeko gas-isurketak murrizten lagunduko duten neurri sektorialak zehazteko asmoz.

Era berean, Factor CO2 enpresak, plana aplikatzen jardungo duten tokiko eragileei ezagutza eta prestakuntza ematen laguntzeaz gain, neurri jakin batzuei buruzko bideragarritasun-analisi espezifikoak landuko ditu .

Proiektu hau Factor CO2 enpresak Indonesian eta Tailandian gauzatutako tankera bereko beste ekimen batzuei gaineratuko zaie.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow