Eusko Jaurlaritzak eta Siemens enpresak berretsi egin dute 4.0 industriarekiko konpromisoa

15 March, 2017

Arantxa Tapia sailburua.

Arantxa Tapiak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak) eta Rosa Garcíak (Siemens España konpainiako presidenteak) lan-bilera bat izan dute Donostian, non berriro konprometitu baitira lankidetzan jarraitzera industriari eta garraioarekin lotutako zerbitzuei aplikatutako digitalizazioaren esparruan.

Topaketa horretan aztergai izan dituzte euskal industriak 4.0 industriaren markoan dituen joerak, kontuan hartu behar baita Siemens nazioartean posizionatuta dagoela 4.0 industriaren esparruan, gaitasun handia duelako bere potentzial guztia enpresen eta administrazio publikoen premiei egokitzeko, gainera, nazioarteko erreferentziazko proiektuetan parte hartzen du.

Era berean, adierazi dute hainbat ekimen aztertuko dituztela, ekimen horien bidez euskal enpresei laguntzeko beren kate osoa digitalizatzen, eta hala, euskal industriak ez dezan aurrera egin bi erritmo desberdinetan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow