Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak emango ditu euskal enpresetara itzultzen diren profesionalak kontratatzeko

30 July, 2015

Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailak programa berri bat jarri du martxan euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko. LANdhome du izena eta modu esperimentalean abiaraziko da 400.000 euroko partida batekin, diru-laguntzak emateko Euskadin kokatuta dauden eta Euskadira itzulitako euskal profesionalak kontratatzen dituzten enpresei.

Programa horren helburua da ezagutza handiko profil profesionalak Euskadira itzularaztea, baldin eta euren enpresek ezin badiete lekurik aurkitu Euskadin. Baliteke, halere, Euskadin enpresa batzuk izatea esperientzia hori duten profesionalen premia dutenak eta haien ezagutza hobeto baloratu eta aprobetxatuko dutenak.

Programa honen helburua da, beraz, enpresei laguntzea beren erakundeak egokitzen eta aukera ematen atzerrian eskarmentua hartua duten profesional, zuzendaritza-kargu eta teknikariei hona itzultzeko.

Programak banatuko dituen laguntzak diru-laguntza publikoak dira, eta beren helburua da enpresek nazioarteko ibilbidea egiaztatzen duten profesionalak kontratatzea. Kasuan kasuko lan-kontratuaren lehen urteari dagokion soldata gordinaren zati bat estaliko da laguntza horiekin.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago eta 2015eko urriaren 15ean amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

 

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow