Euskal unibertsitateak beren ikasleak ongien kokatzen dituztenen artean

27 May, 2017

Unibertsitateko titulatuen laneratzeari dagokionez, Euskadi laugarren postuan dago, Katalunia, Aragoi eta Balear Uharteen atzetik. Espainiako batez bestekoaren gainetik dauden bakarrak dira, Madrilekin batera. Horra BBVA Fundazioak eta Ikerketa Ekonomikoen Valentziako Institutuak (IVIE) unibertsitate-sistemari buruz egin duten U-Ranking txostenean jasotako datu bat. Azterlan horrek hainbat arlotako errendimendua neurtzen du, hala nola, ikerketarena, irakasleena, berrikuntzarena eta erakunde akademikoetako garapen teknologikoarena. Txostenak dio euskal ikastetxeetan graduatzen diren ikasleen %80 lanean ari direla, beraz, Kataluniako portzentajetik bi puntura gaude.

 

Enplegagarritasunari dagokionez, Mondragon unibertsitatea nabarmendu da, hirugarren postua erdietsi baitu Espainiako guztien artetik. Euskadiko beste bi zentroak ere batez bestekoaren gainetik daude. Txostenaren arabera, unibertsitateek hainbat urrats eman behar dituzte titulatuak errazago sartzeko lan munduan: “ikasketak lan merkatuaren eskaerei egokitu, ikasleen mugikortasuna sustatu eta bultzada bat eman ingurunea aldatu dadin”. Ikerketa arloko produkzioan Euskal Herriko Unibertsitatea da Euskadiko zentroetatik onena, eta seigarren kokatu da indize orokorrean, Pompeu Fabra, Rovira i Virgil (Katalunia), Madrileko Autonomoa eta Kataluniako Politeknikoaren atzetik.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow