Euskal teknologia, nazioarteko potentzia eolikoa gainbegiratzeko

6 July, 2016

Ingeteam-ek 550 MWeko guztizko energia duten hainbat herrialdetan kokatutako parkeen jarraipena eta monitorizazioa egiteko kontratua lortu du.

 

Ingeteam potentziako elektronikako euskal konpainia 550 megawatteko guztizko potentzia duten mundu osoko hainbat parke eolikoren bibrazioa monitorizatu, gainbegiratu eta diagnostikatzeaz arduratuko da. Lanak Ingesys CMS konpainiak diseinatutako tresnaren bitartez gauzatuko dira. Tresna honek aerosorgailuan detekta daitezkeen balizko arazoei aurrea hartzea ahalbidetzen du.

 

Kontratuan, analisi prediktiboko zerbitzuak, 280 Ingesys CMS ekipo baino gehiagoren horniketa eta ekipo horiek Vestas, General Electric, Alstom, Repower eta beste hainbat konpainiaren aparatuetan instalatu eta abian jartzeko lanak ere aurreikusi dira. Parke monitorizatuak mundu osoko hainbat lekutan, baina bereziki Italian, Mexikon, Bulgarian, Grezian eta AEBetan kokatuta daude.

 

Ingesys CMS deritzon tresna egoerak monitorizatzeko sistema konfiguragarria da, bezeroaren beharrizanen arabera pertsonaliza daitekeen datuak bistaratzeko software intuitibo batez hornituta dagoena.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow