Euskal industriak bere ateak ireki ditu Hannoverren

24 April, 2017

Arantza Tapia saiburua, eskumaldean, eta, bere ondoan, Javier Zarraonandia eta Estibaliz Hernaez sailburuordeak eta Alexander Arriola SPRI Taldeko zuzendiaria, inaugurazioan.

Gaur inauguratu da basqueindustry 4.0 standa, eragile publikoek eta pribatuek etorkizuneko joera teknologiko berriak erakusteko.

Euskadiko industria eta kultura bat eginda ikusteak jakin-mina piztu du Euskadi herrialde txiki bat bezala aurkeztu den ekitaldi batean. Tapia sailburuak aintzatetsi egin ditu Industria 4.0ren “eragile aitzindariak” eta iraultza honetara elkartzera animatu ditu ETEak.

 

Euskadik sektoreko azoka nagusian –Hannover Messe– ireki ditu gaur bere ateak. Atzo gauean izandako azokaren inaugurazio ofizialean Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak parte hartu zuen.

 

Lehenbiziko aldiz bertaratu da Euskadi bere stand propioarekin azokara. Gaurtik ostiralera, apirilaren 28ra arte egongo da zabalik, eta bertan basqueindustry 4.0 estrategiaren ahalmena aurkeztuko da joera teknologiko berriak erakutsiz. Euskarri desberdinak erabiliko dira horretarako –pantailak, errealitate birtuala, errealitate areagotua, besteak beste–, xede horretarako euskal eragile batzuek diseinatutako 4.0 ekimenei buruzko 15 hitzaldi espezifiko eskaintzeaz gain.

 

Gainera, 26 euskal enpresa bertaratu dira espazio propio batekin azoka honetara, berrikuntzak aurkezteko, aliatuak bilatzeko eta bezeroak erakartzeko helburuz.

 

Herrialde txiki bat erronka handiei aurre egiteko prest

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, SPRI Taldea, Innobasque, clusterrak, aliantza teknologikoak eta Euskadiko enpresak beren standaren inaugurazioko ekitaldian izan dira gaur. Bertan, euskal kultura eta industria bat eginda ikusteak jakin-mina piztu du industria aurreratuari osorik eskainitako 8. pabiloiaren inguruan zeuden beste herrialde batzuetako profesionalen artean.

 

Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia izan da ekitaldiaren buru, non labur definitu duen honela Euskadi: “herrialde dimentsioz txikia, erronkak gogoko dituena”. “Gure dimentsioaren mugez jabetuta, talde-lanaren alde egiten dugu apustu”, basqueindustry 4.0ren kudeaketa publiko-pribatuaren ereduari aipamen eginez.

 

Alemaniako Gobernu Federalaren 4.0 estrategiaren ordezkariak ere bertan zirela, sailburuak Euskadiren garrantzi handiko alderdi bat nabarmendu du, adieraziz bertako instituzio publikoek eta eragile pribatuek diagnostikoak, tresnak eta soluzioak partekatzen dituztela agertoki berri baterantz, produktuak fabrikatzetik harago doan industria baterantz lankidetzan aurrera egiteko.

 

Hannover Messe azokako lehendakariorde Marc Siemering-ek ere bisitatu du standa eta bereziki ezagutu nahi izan ditu BIND 4.0 startup-azeleragailu berriaren ekimena, Basque Digital Innovation Hub-a –Tecnaliaren aitzindaritzapean–, baita GAIA clusterraren gamifikazio-eremua eta VirtualWare enpresa ere.

 

Eragile aitzindariak, Industria 4.0ren hedaduran

Arantxa Tapiak, bestalde, eragile jakin batzuk 4.0 industriaren bultzadan betetzen ari diren zeregina nabarmendu du, eta erreferentziazko eragile izaten jarraitzeko eskatu die euskal industria-ehunak elkartuta aurrera egiteko, inor ere ez atzean gera ez dadin.

 

Hauek dira Basque Industry 4.0 Pilotaje Taldea osatzen duten erakundeak: Acicae, AFM, Gaia eta Energía clusterrak, Tecnalia eta IK4 plataforma teknologikoak, Mondragon Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza, SPRI, Foru Aldundiak eta Innovasque. Pilotaje Taldeko kideek ez ezik, Euskal Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak, baita hainbat enpresak ere, edukien ekarpenak egin dituzte. Guztira, 40tik gora erakundek lagundu dute standerako eduki erakargarriak eskaintzen.

 

“Eragile gaituenak ditugu lokalizatuta berrikuntza industrial honen aitzindari izateko. Administraziotik eta SPRI-tik, eragile horiek inplikatzen eta motibatzen saiatzen gara gure industria diseinatu, ekoiztu eta zerbitzatzeko modu berri bat ezartzeko helburuz. Gure betebeharra da ETEei iraultza honetara elkar daitezen ahalbidetzea eta inor ere atzean gera ez dadin saiatzea” esanez amaitu du.

 

Basqueindustry 4.0ren dibulgaziozko materialak

Egunotan Euskadik bere industria ezagutzera emateko gaitutako espazioa bisitatzen dutenek aukera izango dute euskal estrategiari buruzko dibulgaziozko materialak biltzeko: paperezko egunkari bat alemanez eta ingelesez, eta bideo baten proiekzioa, enpresa gailenetako adituen testigantzak jasotzen dituena.

 

Material horiek guztiak bilduta daude jadanik www.basqueindustry.eus dibulgaziozko plataforma berrian, informaziorako eta prestakuntzarako erreferentzia gune izateko bokazioz sortutakoan, industria 4.0ren ezarpenean laguntza behar duten ETE guztientzat.

 

Informazio gehiago Hannover Messe azokan Euskadik duen presentziari eta datozen egunotarako aurreikusitako programari buruz

 

Standa

Basque Industry 4.0 standa, Hannover Messeko 8.pabilioan kokatuta dago, A36 gunean hain zuzen ere: 108 metro koadro ditu, harrera tokiaz gain, bilerak eta aurkezpenak egiteko espazioa, eta areto birtualak osatzen dute standa.

 

Bertan, Fabrikazio Aurreratuaren euskal estrategia aurkezteaz gain, Euskadiko Unibertsitate, Lanbide Heziketa, Zentro Teknologiko, Kluster elkarte eta enpresek 4.0 arloan garatu dituzten eta garatzen ari diren proiekturik garrantzitsuenak eta esanguratsuenak emango dituzte ezagutzera, euskarri desberdinak erabiliz: pantailak, errealitate birtuala, errealitate handitua, hitzaldiak etabar…

 

Standaren irudiari dagokionean berriz, Euskadiko hiru lurralde historikoetako toki ezagunak eta 4.0 industriako proiektuen marrazkiak uztartu dira, tradizioaren eta teknologiarik aurreratuenaren arteko lotura garatuz.

 

EGITARAUA – Basque Industry 4.0

Hannover Messe azokaren egitarau orokorraren barruan, bi hitzaldi eskainiko ditu euskal ordezkaritzak:

 

.- Apirilak 24, 16:30, 8.pabilioia, D19: Industry 4.0 meets the Industrial Internet Forum zikloaren barruan, Euskal Berrikuntza Nodo Digitalaz hitz egingo du, Spriren zuzendari nagusi Alexander Arriolak.

 

.- Apirilak 26, 09:30, 3.pabilioia: Young Tech Enterprises zikloaren barruan, BIND 4.0 azelerazio programa aurkeztuko dute Spri, Danobat eta Innovaek.

 

Astelehena, Apirilak 24

BASQUE INDUSTRY 4.0 standa inauguratu da.

 

Asteartea, Apirilak 25

10:00 Big Data – IK4-Ikerlan & Tecnalia

10:30 Zibersegurtasuna – Mondragon Unibertsitatea & IK4-Ikerlan

11:00 CFAA: Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa – UPV/EHU

15:00 MDI4.0: Industria 4.0 ebaluazio ereduak ETEentzat – Tecnalia

15:30 HARS & WINDBOX Energia eolikoko Fabrikazio Aurreratuko Zentroa – Energia Clusterra

 

Asteazkena, Apirilak 26

10:00 MANTIS – Mondragon Unibertsitatea

10:30 Konputazio bisuala – Vicomtech-IK4

11:00 Digitalizazio kasuak – Innovae-AgLa4D

14:00 “Zero akats” fabrikazioa – Vicomtech-IK4

 

Osteguna, Apirilak 27

10:00 Material aurreratuak – UPV/EHU

10:30 Serious Games Industria 4.0an aplikatuta – Ludus & Binary Soul

11:00 Manufacturing Intelligence – SoCe & S

14:00 Petroloc – Tecnalia

 

Ostirala, Apirilak 28

10:00 Gamifikazioa – Virtualware Group

 

Invest in the Basque Country Jardunaldia. Asteartea, apirlak 25

Hannover Messe azokan izango duten parte hartzea baliatuz, Eusko Jaurlaritzak eta Sprik Alemaniako enpresei zuzendutako jardunaldia egingo dute bertan.

 

Egitaraua modu honetan egituratu da: Arantxa Tapia sailburuak Euskadik inbertsiorako dituen indarguneak aurkeztu ondoren, Euskadiko inbertsore alemaniarrik handienaren, hau da Mercedes-en esperientzia ezagutzeko aukera egongo da, Emilio Titos, Mercedes-Benz Españako zuzendariaren eskutik. Jarraian mahai inguruaren txanda izango da, non Ulrich Mehlmann (PMG Holding ­ Polmetasa), Valentín Guisasola (Shaeffler Group) eta Thays Zapaterok (Siemens) alemaniar inbertsoreek Euskadin izandako eskarmentuaz eztabaidatuko duten.

Euskal enpresak

Erreferentziazko azoka da Hannover Messe euskal enpresentzat; urtero urtero, hutsik egin gabe hartzen dute parte bertan, batzuk bakarka eta beste batzuk klusterretan elkartuta. Aurtengo edizioan Euskadiko 26 enpresek hartuko dute parte: Betico Compressors, Xubi Engranajes, Jaure, Goizper, Grindel, NBI Bearings Europe, Iraundi, Stern Hidráulica, Desarrollos de Proyectos Hidráulicos, Niasa Neff y Asociados, Merytronic 2012, Pronutec, Fanox Electronics, Uriarte Safybox, Electrotécnica Arteche, Bilboko Merkataritza Ganbara, Lesol, Gurelan, Fundigex, Fundiciones Aizpurua, Lazpiur, Laminados Losal, Forging Products Trading, Fastenex, Egondo.

 

Hannover Messe

Hannover Messe munduan egiten den industria-azokarik garrantzitsuena da, punta-puntako teknologiak, materialak eta ideientzako lehentasunezko merkatua. 60 urte bete dituen azoka honek, zortzi azoka garrantzitsu biltzen ditu toki bakar batean, posible eginez industria eta aplikazio esparru desberdinen arteko elkarreragina eta integrazioa. Prozesu industrialen automatizazioa, eraikinen produkzioa eta automatizazioa, energia teknologien gama zabala, software industriala eta zerbitzuetarako softwarea dira Hannover Messeren eskaintza. Aurten, 6.500 erakusketari izango ditu azoka honek.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow