Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 apirila, 2018 Berrikuntza Invest in Basque Country Nazioartekotzea AEBak Energia Fast Track Innobideak programa Invest in Basque Country Ipar Amerika Ris3 Euskadi

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak Quebeceko ministro-orde baten bisita jaso du

Eusko Jaurlaritzak bidaia ofizial bat egin zuen Quebecera joan den urrian eta bisita hau bidaia haren jarraipen gisa antolatu da, bi herrialdeen arteko lankidetza akordioa indartzeko
Bileraren partaideak.

Eusko Jaurlaritzak bidaia ofizial bat egin zuen Quebecera joan den urrian eta bisita hau bidaia haren jarraipen gisa antolatu da, bi herrialdeen arteko lankidetza akordioa indartzeko

 

SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) Michel Lafleur-en (Quebeceko harreman bilateraletako ministro-ordearen albokoa) bisita jaso du astearte honetan Bilbon. Eusko Jaurlaritzak bidaia instituzional eta enpresarial bat egin zuen joan den urrian Quebecera, Iñigo Urkullu lehendakariaren eta Arantxa Tapia Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuaren buruzagitzapean, eta bidaia hari jarraipena emateko antolatu da topaketa hau.

 

Bilera hau baliagarri izan da Eusko Jaurlaritzak eta Quebeceko gobernuak sinatua duten MOU hitzarmenaren (ekintza bateratuak garatzeko lankidetzako akordioa) hainbat puntu indartzeko. Euskadi-Basque Country 2020 nazioartekotze-estrategia markoak lehentasunezko bazkidetzat dauka Kanadako Quebec eskualdea. Lehentasunezko bazkide bezala sailkatua izan da, besteak beste, kultur- eta hizkuntza-aniztasuna babesten dituelako, apustu egin duelako berrikuntzaren alde lan egiteko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko, eta orobat loturak dituelako Euskadirekin.

 

Topaketan parte hartu dute nazioartekotze, teknologia eta energia arloetan lanean diharduten Eusko Jaurlaritzako, SPRI Taldeko eta Basque Trade & Investment agentziako hainbat karguk. Bileran jorratutako gaietako bat  energia izan da. Zehazki, hizpide hartu dute Quebeceko Ikerketa eta Berrikuntza Institutua (Institut De Recherche e Innovation du Québec-IREQ), sare elektrikoen operazioetan espezializatua dagoena eta sektore osoa barne hartzen duena, hasi energiaren sorkuntzatik eta kontsumoraino. Institutu horrek lankidetza-akordio bat du CIC Energigune zentroarekin. Orobat aztertu dute nola atera probetxua CETA akordioari, nola erakarri inbertsioak eta nola bideratu adimen artifizialaren edota bioteknologien arloetako lankidetza zientifikoa.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak