Euskadi, eskualde aitzindaria Europan hiri eraginkortasun eta sostengarritasun arloan

1 March, 2017

Eskualdeen Batzordeak Euskadi aukeratu du hiri eraginkortasun eta sostengarritasun arloko eskualde aitzindari eta eredugarri gisa. Arantxa Tapiak, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburuak, ezagutzera eman zuen Bruselan Euskadiko hiri adimendunen eredua.

“Basque Industry, eraginkortasuna eta sostengarritasuna” izeneko hitzaldi batean, sailburuak azpimarratu zuen Euskadik baduela Espezializazio Adimenduneko Estrategia bat, hiru lehentasun-eremurekin: fabrikazio aurreratua, energia eta osasuna. Orobat adierazi zuen konpromisoa dagoela Euskadik petrolioa erabiltzeari uzteko 2050. urterako, eta berriztagarrien kontsumoa handitzeko kopuru osoaren %21era iritsi arte 2030erako.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow