Europako Batzordeak Vicomtech-eko giza-baliabideen kudeaketa aurreratua aitortu du

13 abendua, 2017
Vicomtech-ek Europako Portaera Kodea inplementatu berri du

Euskal zentro teknologikoak pertsonekiko konpromisoa akreditatzen duen HR Excellence in Research saria jaso du

 

Vicomtech euskal zentro teknologikoak, ikerketa arloko jarduera garatzen duten erakundeetako giza-baliabideen kudeaketa aurreratua saritzeko Europako Batzordeak ematen duen HR Excellence in Research delako aintzatespena jaso du.

 

Zentroak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aintzatespen honek euskal erakundeak ikertzaileen merituetan oinarritutako kontratazio ireki eta gardenaren alde hartu duen konpromisoa egiaztatzen du.

 

Ikerketa arloko pertsonen kudeaketa aurreratuaren aldeko apustuari eutsiz, Vicomtech-ek Europako Portaera Kodea inplementatu berri du, baita pertsonen kudeaketa nazioarteko bikaintasunera hurbiltzeko Carnegie Mellon-eko Unibertsitateak garatu duen People CMM Matrizea deritzon estrategia ere.

 

Horrez gain, Vicomtech-ek antolakundeko pertsonen ekarpenak estrategia korporatiboarekin lerrokatzeko lan egiten du, eta pertsonei beren gaitasun eta eskumenak garatzeko aukera bermatzen die karreran zehar.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow