Munduan gertatutakoak. Uztailako laugarren astea

29 July, 2016
spri_lo_que_pasa_por_el_mundo_800

 

Ondoan enpresa nazioartean zabaldu da bere Mexikoko ezarpenarekin eta Indiako konpainiak merkatu hazkorretako gardenenak dira

 

Ondoan enpresa nazioartean zabaldu da bere Mexikoko ezarpenarekin

Klimatizaziorako instalazio elektromekanikoetan espezializatutako Ondoan euskal ingeniaritzak nazioartekotze-prozesu bat abiatu du, zeinaren bidez gero eta presentzia aktiboagoa  izango baitu Latinoamerikan. Nazioartekotze-prozesu horren baitan sortu du egoitza Mexiko Hirian duen “Ondoan México Sociedad Anónima de Capital Variable” sozietatea. Mexikoko egoitza horretatik proiektu garrantzitsuekin lotutako eskaintzak dauzka sektore hauetan: eraikuntza publiko nahiz pribatua, hirugarren sektorea, industria eta petroliogintza eta energia.

Euskal enpresak kontratu bat lortu du Suteen Kontra Babesteko instalazioak egiteko gune komunetan, Caotzacoalcoseko Nekazaritza eta Logistikako eta Industri arloko Parke bat eraikitzeko proiektuaren barruan. Caotzacoalcos Veracruz Estatuan dago eta Mexiko hegoaldeko hiri eta portu garrantzitsuenetako bat da.

 

Indiako konpainiak merkatu hazkorretako gardenenak dira

 

Indiako bederatzi konpainia daude merkatu hazkorretako 10 enpresa gardenen rankinean,  Berlinen egoitza duen Transparency International (TI) korrupzioaren kontrako kontrol-organismoak kaleratutako txosten baten arabera.

 

TI-k merkatu hazkorretako 100 enpresa aztertu zituen –horietatik 77 Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikakoak- sailkapen bat egiteko ondoko irizpideen arabera: zeintzuk diren korrupzioaren kontra abiatu dituzten programak, nolako gardentasuna duten antolakuntza mailan eta zein informazio espezifiko ematen duten herrialdeari buruz.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow