Intergune+ 2016.: “UK Open for Business” jardunaldia

20 October, 2016

Erresuma Batua da INTERGUNE+2016ko herrialde gonbidatua. “UK Open for Business” mezuarekin emango zaio hasiera jardunaldiari; amaitzeko berriz, Erresuma Batuko Enbaxadoreak “Erresuma Batuarekin harreman komertzialen orainaz eta etorkizunaz” hitz egin ondoren, mahai ingurua egingo da, aktualitateko gaiak aztertzeko.

Herrialdeak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertuko dira ikuspuntu desberdinetatik eta bereziki hiru sektore ardatz hartuta: Energia, Automobilgintza eta Trenbideak.

Honekin batera, herrialde hartan ezarritako euskal enpresa garrantzitsuen esperientziak ezagutzeko aukera eskainiko du jardunaldi honek.

[pullquote align=”right” separador=”si”]Automozioaren fiskalitate baxua, itsasoko energia eolikoaren itzelezko goraldia eta trenbideetako proiektu handiak dira Erresuma Batuko negozio-aukera garrantzitsuenak.[/pullquote]

Alex Arriola, Zuzendari Nagusia, Grupo Spri. Ongi etorria

 

Derek Doyle, Erresuma Batuaren Bilboko Kontsula eta Agregatu Komertziala
“U.K.: Open for Business”

Doyle-k hainbat sektoretako (automozioa, energia eta trenbide bidezko garraioa) negozio aukerak azpimarratu ditu eta aipatu du energiaren sektoreak modernizatu beharra daukala, batik bat ikatzezko zentral termikoak desagertu egin direlako Britainia Handian.

Automobilgintza sektorea

Lawrence Davies, MBE – CEO Automotive Investment Organisation.
Automobilgintzaren sektorea Erresuma Batuan: arrakasta, azkundea eta aukera.

Lawrence Davies-ek, Automotive Investment Organisation-eko (automozioaren sektoreko liderrak biltzen dituen Nazioarteko Merkataritza Ministerioaren menpeko organismo bat) zuzendari nagusiak azaldu du beren erronka nagusia dela berrikuntza handitzea, zeren “gure autoek, batez beste, 35 osagai dituzte, eta, ostera, alemanek (mundu mailako liderrak automozioan) 60 inguru”. Davies-ek azpimarratu du Erresuma Batuak 1,7 milioi ibilgailu fabrikatzen dituela urtean, eta asmoa da “2020rako bi milioira iristea”.

Davies-ek dioenez, Britainia Handian inbertitzearen abantailetako bat da “G7 taldeko fiskalitate baxuena duela”, eta Sozietateen gaineko Zerga “%20koa dela. Irlandak bakarrik dauka portzentaje baxuagoa, %12koa hain zuzen”. “Patenteetan irabazien %10 baino ez da ordaintzen, eta Munduko Bankuaren arabera, munduko lehen ekonomia gara negozioak egiteko erraztasunari dagokionez”.

 

Gonzalo Garrido.
Aurkezpena, automobilgintza sektoreko klusterra

 

Miguel López Quesada, Komunikazio eta Gai Instituzionaletarako Zuzendarias, GESTAMP.
Gestamp, berrikuntzarekin eta talentuarekin konprometituta Erresuma Batuan.

GESTAMP automozioko enpresa bat da, 2011z geroztik Erresuma Batuan kokatuta dagoena, eta enpresako komunikazio eta gai instituzionaletako zuzendariak hauxe azaldu du: “Autoetan sinesten duen herrialdea da. Garai batean bertan behera utzi zuen sektore hori, baina gu hara joan ginenerako egoera aldatuta zegoen berriro”. Quesadak esan du lanaren kostuak Espainian baino askoz baxuagoak direla, eta merkatu britainiarra “batez ere esportatzailea dela, baina mugikortasuna behar duela, eta lurzoru industrialaren prezioa nahiko altua dela”.


Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

 

Paul McArdle, I+G Zuzendaria, MAIER UK
Euskal enpresaren esperientzia: MAIER

Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

José Ignacio Hormaeche, Energia Clusterraren Gerentea
Aurkezpena Energia klusterra

Energia sektorea

Ignacio Marti, Berrikuntza eta Ikerketa Zuzendaria, Ore Catapult.
“Itsasoko energia eolikoa Erresuma Batuan”

Energiaren sektoreari dagokionez, jardunaldian itsasoko energia eolikoaren aukerak nabarmendu dira. ORE Catapult programaren (gobernu britainiarrak diruz lagundutako berrikuntza programa, gune estrategikoetako ikerketa zentroei zuzendua) berrikuntza arloko zuzendari Ignacio Martik adierazi du, aurreikuspenen arabera, lau urtean itsasoko potentzia eolikoa bikoiztu egingo dela, egungo 5 gigawatiotik 10eraino. “Orain arrisku baxuko inbertsiotzat jotzen da: dagoeneko 1.500 aero-sorgailu dauzkagu martxan itsasoan Erresuma Batuan”. Martik azpimarratu du kostuak drastikoki murriztu direla azken urteotan. “2014arekin alderatuta, %35 murriztu dira”.

Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

 

Xabier Viteri, Berriztagarrien Zuzendaria, IBERDROLA
Ibedrolaren esperientzia Erresuma Batuan

Viterik hizpide hartu du Iberdrolak Erresuma Batuan izan duen 15 urteko jarduera eta nolako garrantzia duen Erresuma Batuak Iberdrolaren negozio bakoitzarentzat.

Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

 

Pedro Fortea, Trenbide Klusterraren Gerentea.
Aurkezpena Trenbide klusterra MAFEX


Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

Sector ferrocarril

Karyn Barnes, Investment Adviser, UKTI Investment Services Team at UK Trade & Investment (UKTI)
Trenbide sektorea Erresuma Batuan

UK Trade Investment (industriaren eta gobernu britainiarraren arteko bitartekaria, trenbideen sistema bultzatzea helburu duena) erakundean zuzendaritza-kargu bat duen Karyn Barnes-ek esan du bere herrialdea “trenbidearen urrezko aro berri bat bizitzen ari dela”, gobernuak 38.000 milioi liberako inbertsio bat egin duelarik 2014-2019 urteetarako. Barnes-ek adibide bezala aipatu du badela proiektu bat 2017tik aurrera wifia doan eskaintzeko Ingalaterra eta Galeseko tren guztietan; beste bat abiadura handiko tren bat egiteko Londrestik Birmingham, Manchester eta Leeds hirietara; eta beste bat Londresko metroa eraldatzeko. “Plan horiek aukera handiak sortuko dituzte, baina argi izan behar da proaktibo izan beharra dagoela aukerak aprobetxatzeko”.

Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

 

Lucy Prior, Membership Development & International Trade Director, Rail Alliance
Trenbide kluster britaniarreko enpresekin lankidetza.

Prior-ek Rail Alliance aurkeztu du: “hornikuntza-katea konektatzen laguntzen dugu, lankidetzaren izenean”, eta lankidetza eta berrikuntzaren garrantzia azpimarratu du, batez ere Erresuma Batuko trenbide sektoreko hornikuntza katearentzat . “Erresuma Batuko trenbide sektoreko hornikuntza-katea nahiko konplexua da, 3 zatitan banatuta baitago: azpiegiturak, mantenimendua eta ustiapena. Beraz, lankidetza funtsezkoa da Erresuma Batuko trenbide sektorearentzat”. Bere azalpena indartzeko hainbat lankidetza-proiektu aurkeztu ditu, eta proiektu horietan nola sartu azaldu du.

Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

 

Concepción Ortega, IDOM.
Euskal enpresaren esperientzia: IDOM

IDOM.15 urte baino gehiago Erresuma Batuan eta 8 bulego propio.
Concepción Ortegak nabarmendu du trenbide sektorea oso errotuta dagoela, eta oso lehiakorra dela, baina lankidetza dela sektore hori ongien definitzen duen hitza: lankidetza produktuetan berrikuntza lortzeko, eta lankidetza negozio estrategia gisa, hau da, lan egiteko moduan berrikuntza aplikatzeko.

Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

 

Antonio Campos, Arlo Zuzendaria, CAF.
Euskal enpresaren esperientzia: CAF

Antonio Camposek, CAFeko eremu zuzendariak (Heathrow aireportuko konexioetarako trenen proiektua izan zen egin zuen lehena) esan du Erresuma Batua dela munduko merkatu garrantzitsuena bere konpainiarentzat, 1,3 bilioi euroko eskaerak egiten baitizkio.
“Britainia Handiko trenbideen merkatua da Europako irekiena, pribatizatuena eta liberalizatuena” adierazi du. “Ahaleginduko gara aurrerantzean ere lehiaketak irabazten, eta paper garrantzitsua izan nahi dugu etorkizunean egingo diren abiadura handiko trenen proiektuetan, bai fabrikatzaile eta bai hornitzaile gisa”. “Erresuma Batuan egon beharra dago, eta trenbideen sektorean negozioak egin”.

Aurkezpena deskargatzeko klikatu hemen

Mahai ingurua
Simon Manley, Erresuma Batuko Enbaxadorea Espainian eta Marian Elorza, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia.

Simon Manley enbaxadoreak parte hartu du goiz osoan zehar luzatu den Erresuma Batuari buruzko jardunaldian. Manley Brexit prozesuari buruz mintzatu da goizaren amaieran: “orain arte izan garen herrialde berbera gara”, berrikuntzarentzat eta atzerriko inbertsioarentzat zabalik dagoena. “Brexit prozesua ez da izango ez laburra, ez erraza” erantsi du. Traturik onena nahi dugu guretzat. Ez gara itxiko, eta ez diegu bizkarrik emango Europar Batasunean dauzkagun bazkideei, gure bizilagun eta aliatu komertzial izango baitira hemendik aurrera ere”.

Marían Elorza Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia esan du: “Erresuma Batuaren irteera ordenatu bat egin behar da, eta argitu beharra dago nolako lotura izango duen Europar Batasunarekin”. Gogorarazi du bostehun euskal enpresa inguruk esportatzen dutela Erresuma Batura, baina “ez dagoenez EBtik ateratako ezein herrialderen aurrekaririk, horizontea oso ziurgabea da”.

Mahai ingurua

Prospektiba edo iragarpen ariketa bat eginez, galdera hauei erantzun zaie:
– Europar Batasunak hirugarrenekin dituen harremanetan indarrean dauden ereduetatik zein izan daiteke abiapuntu bat etorkizunerako?
– Zein izango da negoziatzeko estrategia?
– Egingo al dira kontraste-foroak enpresekin Erresuma Batuaren posizioa ezagutzera emateko?
– Zenbaterainoko eragina izan dezake Erresuma Batuarekiko harreman-markoaren ziurgabetasunak aipatu diren aukeretan?
-Badago indar-gunerik aipatu diren aukerak aldaketarik gabe mantendu ahal izateko?

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow