Costa Ricako ekonomia ministroa SPRI Taldearekin elkartu da

1 abendua, 2015
Costa Ricako delegazioa SPRI Taldeko partaidarekin, bilera baino lehen.

Costa Ricako Ekonomia, Industria eta Merkataritzako ministro Welmer Ramos 8 lagunez -horietatik lau Batzar Nazionaleko diputatuak- osatutako misio komertzial baten buru izan da, eta misio horren baitan SPRI Taldearen bulegoak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziarenak) bisitatu ditu eta interesa agertu du Euskadiko berrikuntza eta nazioartekotze politiken inguruan.

Ministroak bilera bat egin du astearte honetan SPRIko Nazioartekotze zuzendari Miren Madinabeitiarekin, Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerarekin eta Enpresa Sustapeneko zuzendari Iñaki Tellechearekin. Welmer Ramosek bertatik bertara ezagutu ditu Euskadiren berrikuntza arloko plan eta proiektuak, besteak beste, RIS3 Euskadi espezializazio adimenduneko estrategia, eta baita ere ikusi du nolako laguntzak ematen zaizkien euskal enpresei teknologikoki garatzeko eta atzerriko ezarpenak egiteko.

Ministroak Innobasque bisitatu du, eta bilera bat egin du Grupo Bentas-ekin, bezeroari eta merkatuei bideratutako berrikuntzan eta gaitasunen garapenean espezializatutako konpainiarekin; eta beste bat Latinoamerikan hedatzen ari den eta taldeko rolen metodologian zentratuta dagoen Belbin Sapin enpresarekin. Izan ere, Costa Rica aitzindaria da tresna horren aldeko apustuan.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow