EDP España enpresak 438 milioiko irabaziak izan ditu

17 March, 2017

EDP España argindar enpresak 438 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz, 2015ekoak baino %27 gutxiago, kontuan hartu behar baita Gas Murciaren aktiboen eta energia berriztagarrien akzioen salmentak eragin positiboa izan zutela 2015eko ekitaldian.

Filialak dituelarik Espainian, Brasilen eta Estatu Batuetan, EDP taldeak 961 milioiko irabazi garbiak izan zituen 2016an, aurreko urtean baino %5 gehiago, nahiz eta irabaziak oro har jaitsi egin ziren Espainian.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow