Moskuko Dinamo-k Lanik-en soluzio batez estaliko du bere estadioa

13 December, 2016

Euskal ingeniaritza-enpresak talde errusiarraren kirol-esparruko estalkia eraikiko du 13,5 milioi euroko prezioan

 

Instalazio handietarako soluzio estrukturaletan espezializatuta dagoen Lanik ingeniaritza-enpresa gipuzkoarrak 13,5 milioi euroko balioa duen kontratu berri baten esleipena lortu du, Moskuko Dinamo futbol-taldearen estadio berriko estalkia eraikitzeko.

 

Zehazkiago esanda, euskal konpainia Errusiako hiriburuan kokatutako kirol-esparru berria estaliko duen egitura diseinatu, fabrikatu eta muntatzeaz arduratuko da.

 

Kontratu berri hau euskal enpresaren nazioartekotze estrategiaren barruan mamitu da, konpainiak atzerrian dituen gainerako proiektuekin bat eginik, fakturazio osoaren % 98 nazioarteko merkatuei baitagokie. Lanik-ek 40 herrialdetan baino gehiagotan lan egiten du, eta 1.800 proiektutik gora garatu ditu 1977az geroztik.

 

Berrikitan, egoitza Donostian duen ingeniaritza-enpresa honek merkataritza-zentro bateko estalkiaren eraikuntza amaitu du Moskun, eta gaur egun, geltoki bateko estalki bat gauzatzen ari da Australiako Melbourne hirian.

 

Lanik-ek soluzio arkitektonikoak garatzen ditu futbol-estadioetarako, merkataritza-zentroetarako, diziplina anitzeko esparruetarako, nabe handietarako eta kultur zentroetarako, besteak beste. Ingeniaritza-enpresaren azken garapena “geruza bakarreko” egitura gardena izan da. Soluzio berritzaile honek lodiera txikiko estalkiak diseinatzeko aukera ematen die arkitektoei eta ingeniariei, osagai estrukturalen erabilera gutxituz.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

 

 

Lanik-en aurkezpen bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow