Danobatgroup-en Txinako delegazioak 25 urte bete ditu

12 July, 2016

Euskal fabrikatzailearen asiar herrialdeko eskarien urteko zenbatekoa 30 milioi eurokoa da

 

Makina- erremintako Danobatgroup euskal enpresak Txinan ezarri zeneko 25. urtemuga ospatu du, Alemania eta AEBekin batera, konpainiaren nazioarteko estrategiaren merkatu nabarienetako bat. Fabrikatzaileak 600 makina instalatu ditu txinatar bezeroentzako denbora tarte honetan eta bere asiar herrialdeko eskarien urteko zenbatekoa 30 milioi eurokoa da, konpainiaren komunikatu baten arabera.

 

Enpresako arduradunek berriki, herrialdean ezarri zeneko urtemuga ospatzeko ekitaldi bat antolatu zuten Pekinen. Ospakizun ekitaldian, agintariak, bezeroak eta Danobatgroup-eko proiektu desberdinetako bazkideak izan ziren, hala nola enpresako zuzendari nabarmenak.

 

Firmaren arabera, 25 urte hauetan, Danobatgroup, konpainiaren historia asiar herrialdean markatu duten une garrantzitsuetako protagonista izan da, esaterako, orain dela 15 urte sortutako Tianjin-eko Makina-Erreminta Hispaniar-Txinatar Institutuko buru izanda.

 

Horrez gain, gipuzkoar taldeak joint venture formularen bitartez, instalazio produktiboa du herrialdean, trenen mantentzera bideratutako ekipoak fabrikatzeko.

 

 

Trenen industriara bideratutako DANOBATGROUP-en dibisioaren bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow