Danobat-ek laser bidezko ebaketako ekipamendu aurreratua instalatu du Italian

3 March, 2015

Makina erremintan espezializatuta dagoen Danobat euskal konpainiak 1500×4000 milimetroko zuntz-laser bidezko ebaketako ekipamendu bat instalatu du, aireztapenaren arloko Kaer Industrial Ventilation enpresa italiarrean.


DANOBATen makina zuntz-laser bidezko ebaketa ekipamendua da, xaflaren zamalanak egiteko 15 postuko biltegiratze-sistema automatiko batez hornituta dagoena. Honi esker, langilearen esku-hartzerik ia behar ez duen sistema autonomoa da. Xaflak automatismoen bidez biltegiratzearen helburuak, lekua aurreztea eta ilaran formatu desberdinak prozesatzeko gaitasuna (makina gelditu beharrik gabe) sustatzea dira.

Milan inguruan finkatuta dagoen enpresa italiarra sukalde industrialetarako aireztatze eta xurgatze osagaien eta gehigarrien fabrikazioan espezializatuta dago, eta makineria berri honen bitartez, merkatuan duen posizioa hobetzea espero du.

Kaer Industrial Ventilation-ekiko kontratuak jarraipena emango dio Danobat-en nazioartekotze estrategiari, eta laserraren munduan tamaina handiko eta neurrira egindako soluzioen espezialista gisa duen posizio finkatuko du.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow