Copreci-k Txinan bigarren lantegia zabalduko duela iragarri du

11 February, 2016

Etxetresna elektrikoetarako osagaien ekoizpenean espezializatuta dagoen Copreci euskal fabrikatzaileak lantegi berria inauguratuko du aurten Txina ekialdeko Kunshan hiriko enpresa-parkean, konpainiak Asiako herrialde horretan duen bigarren ekoizpen-instalazioa alegia.

Nabe berrian, goi-mailako gasezko sukalde-gainekoetarako balbulak ekoiztuko dira nagusiki, eta aurtengo hirugarren hiruhilekoan abian egotea aurreikusi da. Ordurarte, konpainiak egokitze-lanak egin, makina berriak jaso eta langileak prestatzeari ekingo dio.

Lantegi berrian, automatizazio handiko prozesuak garatuko dira, kalitatea kudeatzeko sistema aurreratuen laguntzaz garatu ere, Txinako merkatuan gertatzen ari den eskariaren bilakaerarekin bat eginez.

Euskal konpainia duela hamabi urte finkatu zen Txina aldean, orduantxe ireki baitzuen lehenengo lantegia Zhuhai hirian, Asiako herrialdearen hegoaldean.

Txinak ez ezik, Copreci-k ekoizpen instalazioak ditu Mexikon, Turkian, Txekiar Errepublikan eta Italian ere, euskal kooperatibak nazioartekotzearen alde egin duen apustu sendoaren ondorioz.

Copreci-ren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow