Euskal teknologiaz baliozkotutako adimendun kontadoreak Saudi Arabian

16 November, 2016

Tecnalia, herrialdean instalatutako kontadoreen funtzionalitatea frogatuko dituen zentroaren diseinuan parte hartzen ari da

 

Tecnalia korporazio teknologikoak, Iberdrola energia konpainiaren bitartez, AMR Test Center zentroaren diseinuan parte hartzen ari da, Saudi Arabiako Saudi Electricity Company (SEC) konpainia elektrikoak, herrialdean jarriko diren kontadore elektriko adimendun guztiak baliozkotuko dituen espazioan, hain zuzen ere.

 

Tecnaliak zabaldutako ohar baten arabera, kontadoreak baliozkotzeko zentroak, nazioarteko laborategiek erabilitako ikerketa prozesuak aintzat hartuko ditu, Saudi Arabian instalatutako produktua segurua eta eraginkorra izan dadin.

 

Euskal korporazioa konpainia saudiarekin lanean ari da DLMS (Device Language Message Specification) ebaluazio erreminta ofizialean, beti ere herrialdeko kontadore elektriko adimendunen funtzionalitate guztiaren inplementazioa frogatzeko eta honela, fabrikatzaileen eta soluzioen segurtasunaren arteko elkar eragitasuna ziurtatzeko.

 

Erremintaz gain, euskal korporazioak Test Book bat elaboratu du saiakuntza aplikagarri guztiekin baita hauek modu automatizatuan txekeatzeko aukera eskaintzen duen erreminta bat ere.

 

Tecnalia, 2015urtea geroztik, konpainia saudiarentzat proiektu desberdinak garatzen dihardu.

 

 

Tecnaliak sare elektriko adimenduen alorrean egiten duen lanaren aurkezpena

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow