CIE Automotive-k enpresa bat erosi du Indian

20 September, 2016

Euskal taldeak Bill Forge konpainia eskuratu du 178 milioi euroren truke

 

Automobilgintzako osagaiak fabrikatzen dituen Cie Automotive bizkaitarrak, asiar herrialdean duen filialaren bitartez, Indiako Bill Forge (BFPL) enpresa erdietsi duela iragarri du. Operazioak 178 milioi bat euroko gastua suposatu du.

 

Euskal enpresaren ohar baten arabera, egoitza Bangalore hirian duen BFPL konpainia aitzindaria da doitasun forjaren merkatuan, eta ekoizpen fabrikak ditu aipatutako Karnataka Estatuko hiriburuan eta Coimbatore eta Haridwar hirietan. Gainera, BFPL bi zein lau gurpildun ibilgailuentzako osagai eta azpimultzoen fabrikazioan aritzen da eta horretarako forjaketa hotza eta beroa bezalako teknologiak erabiltzen ditu.

 

Operazioak, Mahindra CIE-ren, euskal taldeak Indian duen filialaren lanak areagotuko ditu asiar merkatuan. Bill Forgeren produktu eta bezeroek, bizkaitar taldeak herrialde horretan duen bezero-zorroa dibertsifika dezatela aurreikusita dago.

 

“Txundituta gaude, enpresaren hazkunde eta errentagarritasun maila altuarekin”, aipatu zuen euskal enpresako zuzendari exekutibo Jesús María Herrerak. Horrez gain, Bill Forgeren integratzeak “hazkunde aukera berriak” ekarriko dituela gaineratu zuen.

 

Bien bitartean, BFPL-ko zuzendari exekutiboaren esanetan, CIE taldeak eta bere konpainiak “maila kulturalean eta balore mailan bat egiten dute” eta operazioa “interes, bezero, hornitzaile eta lan talde guztientzako onuragarria izango dela” gaineratu zuen.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow