CIC biomaGUNEk 10. urteurrena ospatu du bio-materialen arloko erreferente bihurturik

1 April, 2017

CIC biomaGUNEk, Euskadiko bio-materialen ikerketarako zentroak, bere hamargarren urteurrena ospatu du, eta urteurren-ekitaldian aldarrikatu nahi izan du erreferente bihurtu dela bio-materialen arloko ikerketan. 10 urte hauetan, 260tik gora ikerlari aritu dira zentroan lanean, zeintzuek 700dik gora artikulu argitaratu baitituzte.

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua, ekitaldian izan da eta azpimarratu du “duela hamar urte ez zegoela behar adinako gaitasunik bio-zientzietan eta horregatik erabaki zela zentro hau sortzea, arlo horretan lanean hasteko”. Hala, “gaur egun Euskadik frogatutako gaitasun zientifiko-teknologikoak ditu sektore honetan”.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow