CAFek kontratuak itxi ditu Australia eta Erresuma Batuan  

25 May, 2016

Beasaingo enpresak trenez hornituko ditu Canberrako tranbiaren proiektua eta britaniar trenbide sarea

Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) euskal fabrikatzailea aurrera darrai bere nazioarteko hedapen estrategiarekin eta Canberrako tranbia eraikitzeko proiekturako eta britaniar tren garraio sareko trenen hornitze eta mantentzerako kontratuak lortu ditu.

Gipuzkoako enpresa Australiako hiriburuko tranbia arinaren lehen tarterako, bost modulu eta 33 metro luzerako bi noranzkoko 14 konboiren hornitze eta mantentzeaz arduratuko da.

Enpresak Cimic-en partaidetzarekin, hots, ACS talde eraikitzailearen australiar eskumendekoaren bitartez lortu du kontratu hau.

Australiako hiriburuko erdigunea, Iparraldeko Gungahlin barrutiarekin lotzen dituen hamabi kilometroko tranbia-bidea eraikitzeko lanak dira hauek eta horrez gain, hamahiru geltoki egiteko eta hogei urteko epean mantentze lanak aurreikusten dituzte.

Kontratu honen zenbatekoa 100 milioi euro baino gehiagoko bolumena du CAFentzat eta bere presentzia Australian areagotzen du, Sydneyko tranbia trenez hornitu zela zenbait urte igaro ondoren.

Bestelako operazio batean, CAFek kontratua itxi du Civity UK produktuen britaniar plataformaren bidaiarientzako 66 kotxe eta 12 unitate elektrikoren hornitze eta mantentzerako.

Kontratuak CAFek, First Group garraio operadoreak eta Eversholt Rail Group y Beacon Rail finantza enpresek sinatu dituzte. Eragiketen zenbatekoak 310 milioi euro inguruko kontratazioa suposatzen du.

CAF eta First Group-en arteko itunak bat egiten du Beasaingo konpainiak iragan urtarrilean Erresuma Batukoa ere den Arriva Rail North Limited operadorearekin sinatutako kontratuarekin. Kasu hartan, zenbatekoa 740 milioi eurokoa izan zen.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow