CAF Maurizio Errepublikara heldu da

2 urtarrila, 2018
Kontratuak Urbos plataformako 18 tranbien horniketa aurreikusten du

Euskal enpresak, Indiako ozeanoko uharteko hiri garrantzitsuenak lotuko dituen 26 kilometroko sarean barrena ibiliko diren 18 tranbien horniketaz arduratuko da

 

Larsen & Toubro indiar konpainiak, trenak fabrikatzeaz arduratzen den CAF talde gipuzkoarra aukeratu du, Mumbain egoitza duen enpresak Maurizio Errepublikan garatzen ari den 26 kilometroko garraio sarean barrena ibiliko diren 18 tranbia hornitzeko asmoz.

 

100 milioi euro baino gehiagorengatik sinatutako kontratuak, bi noranzkoko, %100ean pisu baxuko eta unitate bakoitzeko 7 modulu dituen Urbos plataformako 18 tranbien horniketa aurreikusten du. Guztiak ere indiar konpainiak, Indiako Ozeanoaren hego-mendebaldean kokatutako uhartean gauzatzen ari den proiektura bideratuko dira.

 

Zehatz-mehatz, euskal taldeak fabrikatutako unitateek, Maurizioko bost hiri garrantzitsuenak, horien artean Port Louis hiriburua konektatutako dituen eta guztira 19 geltoki izango dituen garraio sistema integratuan ibiliko dira.

 

Tren unitateez gain, CAF, seinalizazio, ibilgailuaren lokalizazio automatiko eta iragaitzazko lehentasun seinaleen sistemak hornitzeaz arduratuko da, baita andelarentzako ekipamenduaz eta gidatze simulatzaile bat hornitzeaz ere.

 

Euskal taldeak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, kontratu berriak 2017 ekitaldiak iraun bitartean lortutako eskaera kopurua, 1.500 milioi euro inguruko zenbatekora heldu da.

 

Era berean, eta enpresak oharrean gaineratzen duen bezala, CAF, Vitoria-Gasteiz 7 modulutako 3 tranbia berriz hornitzeko aukeratu izan dute berriki. Kontratua 14,5 milioi eurokoa da.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow