CAF-ek trenez hornituko du Napoleseko metroa

21 June, 2016

Gipuzkoar konpainiak fondo publikoetako 98 milioi euroz finantzatutako kontratua lortu du

Bere nazioarteko hedapenarekin bat etorriaz, Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles  (CAF) euskal fabrikatzaileak, Italiako Napoles hirirako metro-sarerako 6 kotxeko 10 unitateren hornikuntzarako kontratua itxi duela iragarri du aste honetan. Akordioak, behin-behinekoz, 6 urteko iraupena izango duen esparru-kontratuak iraun bitartean, 10 tren arte eskatzeko aukera aintzat hartzen du, enpresaren komunikatuaren arabera. Proiektuak, fondo publikoetako 98 milioi euroko finantzazioa du.

 

3 milioi biztanle inguru duen Napolesek, Italia hegoaldeko hiri jendetsuenak, Napoleseko Udalaren Azienda Napoletana Mobilità sozietate publikoak operatzen dituen bi linea dituen metro-sarea du.

 

Azken urteetan, Beasaingo firmak presentzia nabaria izan du Italian eta gaur egun, Erromako Metroko hornitzaile nagusienetako bat da, garraio sare hau, 71 unitatez hornitu duelarik. Napoleseko Metroarekin lotutako kontratuak “sendotu egiten du CAFek Europako merkatuan egindako apustua”, konpainiaren arabera. 2016 urte hasieratik 1.000 milioi euro baino gehiagoko balioa duten zenbait kontratu esleitu dizkiote Erresuma Batuan.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow