CAF-ek bere presentzia Herbehereetan areagotu du

24 January, 2017

Euskal fabrikatzaileak 22 tranbiez hornituko du Utrecht herrialdea

 

CAF euskal tren-fabrikatzaileak Utrech herrialdearekin (Herbehereak) akordioa itxi du, 22 tranbia berriren fabrikazio eta horniketarako. Proiektu honek, 2015 urte hasieran euskal enpresari esleitutako 27 tranbien hornikuntza- kontratua zabaltzea suposatzen du.

 

Urbos 100 modeloko ibilgailuak, CAF-ek Uithofline linearako lehen kontratuan proposatutako tranbien bertsio luzeago bat dira. Konboi berriek 7 modulu eta 41 metro baino gehiagoko luzera dute.

 

Bi bertsioak energetikoki eraginkorrak dira eta energia berreskuratzeko sistema bat instalatzeko prest daude. Bi tranbia mota hauek akopla daitezke, 75 metroko luzera arte eta ia 500 bidaiari eraman arte. Euskal enpresak komunikatu baten arabera azaldu duenez, eragiketa honekin ibilgailua, Europako hiri tranbia luzeena bilakatuko da.

 

Ibilgailu berriek, egun Utrecht, Nieuwegein eta IJsselstein hiriak lotzen dituen linean dabiltzan trenak ordezkatuko dituzte. Beasaingo enpresak, trenak aldatzeak linea honetan bidaiatzen dituzten bidaiari kopurua areagotzea espero du.

 

Hasiera bateko kontratuari dagokion lehen tranbia jada Utrechten da, probak hasi ahal izateko eta lehen sorta, Uithofline linean 2018ko udaran martxan jartzea aurreikusten da.

 

Kontratuaren zabaltzeari dagokion bigarren atala, datorren 2020an Utrecht, Nieuwegein eta IJsselstein hirietan martxan jartzea aurreikusita dago.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow