Bombardier enpresak bere Trapagarango lantegian fabrikatuko du Frantziarako tren-eskaera baten zati bat

22 urtarrila, 2018
Trapagaranen daukan lantegia

Bombardier Transportation enpresari solairu bikoitzeko  eskualde mailako 32 tren egiteko eskaera esleitu zaio Frantzian, eta Kanadako multinazionalak jakinarazi duenez, eskaera horren zati bat Trapagaranen daukan lantegian fabrikatuko du. Zehazki, Bizkaiko fabrikak trenen propultsio-sistemak egingo ditu, eta Bombardier 2020tik aurrera hasiko da pieza horiek Frantziako burdinbideen operatzaileari (SNCF) entregatzen.

Hala, “Omneo” plataformako 240 eskualde-trenek izango dituzte Trapagaranen fabrikatutako propultsoreak. Iaz lortu zen azken eskaeretako bat, 88 trenekoa, kasu hartan ere Frantziara zuzendua.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow