Bilbok Kolonbia eta Mexikoren ingurumen arloko erronkei buruzko kongresu bat ostatatuko du irailean

28 uztaila, 2016
Kongresuaren kartela.

Aclima Klusterrak SPRI Taldearekin batera antolatutako ekitaldi horrek aukera emango du parte-hartzaileen eta hizlarien arteko alde biko elkarrizketak egiteko.

 

Bilbok Kolonbia eta Mexikoren ingurumen arloko erronkei buruzko kongresu bat ostatatuko du datorren irailaren 13 eta 14an. Aclima Klusterrak SPRI Taldearen (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziaren) laguntzarekin antolatu duen ekitaldi horrek hiru bloke tematiko jorratuko ditu: hondakinak, urak eta ingurumen plangintza.

 

Ekitaldirako diseinatu den egitarau zabalaren barruan, Kolonbia eta Mexikoko erakunde eta elkarteek beren ingurumen erronkak aurkeztuko dituzte, eta segidan, B2B bilerak egingo dira, hau da, Kongresuko parte-hartzaileen eta hizlarien arteko alde biko elkarrizketak.

 

Aclima Klusterrak aurten egin dituen merkataritza-misioen bidez, misio horietan parte hartu dutenek bertatik bertara ezagutu dituzte Kolonbiak eta Mexikok ingurumenarekiko duten kezka gero eta handiagoa. Bi herrialde horiek erronka handiak dituzte aurrean, besteak beste, hazkundea, berdintasuna eta sostengarritasuna; eta, gero eta konprometituagoa eta arduratsuagoa den gizarteak akuilatuta, Kolonbia eta Mexikoko erakundeek mundu mailako konponbide onenak bilatu nahi dituzte.

 

Iraileko topaketaren helburua da esperientziak trukatzea identifikatutako ingurumen erronken inguruan, eta harremanak sortzea aukera berriak elkarrekin aztertzeko. Erronka horiei aurre egiteko beharrezkoak dira lankidetza publiko-pribatua, konponbide berritzaileak eta elkarrekin batzea tokiko eta antzeko erronkak gainditu dituzten herrialdeetatik iritsitako talentua.

 

Interesatuek dagoeneko eman dezakete izena Aclima Klusterrak ekitaldirako sortutako web orrian.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow