“Bidelek Sareak” proiektuak lider bihurtu du Euskadi sare elektriko adimendunetan

18 March, 2017

“Bidelek Sareak” proiektuak 407.179 kontagailu elektriko adimendun instalatu ditu, 2.306 transformazio-zentro aldatu eta modernizatu ditu, aldaketak egin ditu bi azpi-estaziotan adimendun izan daitezen eta hirugarren berri bat eraiki du. Hala, lider bihurtu du Euskadi sare elektriko adimendunen arloan.

 

Bilbon eginiko jardunaldi batean, balantze bat egin da Euskadiko argindarraren banaketa-sareen digitalizazioa helburu duen eta Eusko Jaurlaritzak (EEE erakunde publikoaren bitartez) eta Iberdrolak elkarrekin garatu duten proiektu horri buruz. Europako eta Estatuko araudiek diote neurketa-tresnen ordez tresna digitalak jarri behar direla 2018rako, baina, arduradunen esanetan, Euskadi “askoz harago” joan da, sarearen digitalizazioan sakondu duelako maila guztietan. Gainera, Espainiako sare adimendunen garapena dela eta, Iberdrolak 340 milioi euroko erosketak egin dizkie euskal enpresei.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow