Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 uztaila, 2018 I+G Nazioartekotzea AEBak Ipar Amerika

BH Fitness enpresak eskuratu du Kanadako gobernuarentzako fitness ekipamendu-kontratu handienaren esleipena

Operazioaren negozio-bolumena 15 eta 20 milioi euro bitartekoa da

 

Operazioaren negozio-bolumena 15 eta 20 milioi euro bitartekoa da

 

Kanadako gobernuak BH Fitness enpresa kontratatu du, zeina hornitzaile bakarra izango baita gobernuak zentralizatuko dituen etorkizuneko fitness ekipamenduen erosketetan. Bihotz-hodietarako ariketak egiteko ekipamendua bi bertsiotan entregatuko da (konektagarritasunarekin eta LEDekin), giharrak lantzeko ekipoak, berriz, TR Series gamakoak izango dira.

 

Lizitatzaile guztiek aurkeztu dituzte antzeko baldintza ekonomikoak, baina produktu eta zerbitzuen txosten teknikoak eman dio kontratuaren esleipena BH Fitness enpresari, konpainiak berak jakinarazi duenez.

 

Hortaz, euskal enpresa Kanadako gobernuaren fitness ekipamenduen hornitzaile bakarra izango da, Kanadako erakunde guztiak (ejerzitoa, unibertsitateak edo ikastetxeak) barne hartzen dituen akordio marko baten barruan. Kontratu irekia denez, ezin da zehazki jakin zenbatekoa den negozioa. Halere, lehen kalkuluen arabera, negozio-bolumena 15 eta 20 milioi euro bitartekoa omen da.

 

“Operazio honek abangoardian jarriko gaitu, argi utziz konpainiak erabateko gaitasuna duela” dio Dan Foust-ek, BH NorthAmerica saileko arduradunak. “Denbora daramagu antzeko beste kontratu batzuetan lanean, eta hemendik gutxira jakingo dugu esleitu dizkiguten” gaineratu du.

 

“Proiektu berri honek sendotu egingo du BH Fitness enpresaren eskaera-zorroa, aurten antzeko beste kontratu batzuk lortu baititu Omanen, Saudi Arabian, Marokon eta, besteak beste, Alemanian” esan du Pablo Pérez de Lazarragak, konpainiako zuzendari nagusiak, Gasteizko bulego zentraletan.

 

Lotutako albisteak

4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
23 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Eusko Jaurlaritzak 11 proiektu teknologiko babestu ditu Basque Tek Venture programaren lehen edizioan; proiektu guztiak dira fakturazio- eta enplegu-sortzaile handiak
Irakurri gehiago
23 otsaila, 2024 I+G
BRTAko teknologia-zentroek gama altuko mikroskopia elektronikoaren industriako aplikazioa indartu dute
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 I+G
Liof Pharmak medikamentu esterilak fabrikatzen dizkie hirugarrenei fokua nazioartean jarriz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak