Bavariako ordezkaritza bat SPRI Taldearekin bildu da industria arloko lankidetza indartzeko

29 November, 2016

Bavariako ordezkaritza bi egunez egon da Euskadin, eta Tecnalia teknologi zentroa bisitatu ditu, besteak beste.

 

Alemaniako Bavaria eskualdeko ordezkaritza batek, Ekonomiako Estatu idazkaria buru izan duela, bilera bat egin du Bilbon, astearte honetan (hilaren 29an) SPRI Taldeko (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziako) ordezkariekin. Bisita hau Arantxa Tapia sailburuak duela urtebete Bavariara eginiko misio instituzionalaren ondorio da. Topaketa haren bidez hasiera eman zitzaion bi lurraldeetako erakunde eta eragile ekonomikoen arteko industriaren eta teknologiaren arloetako lankidetza estrategia bati.

 

Alemaniako ordezkarien bisita astelehenean hasi zen, Arantxa Tapia sailburuak eta Franz Josef Pschierer Ekonomiako Estatu idazkariak izan zuten bilerarekin, eta haren ostean Tecnalia teknologi zentroa bisitatu zuten.

 

-Consejera arantxa Tapia con la delegación de Baviera

Arantxa Tapia sailburua, Alemaniako Bavaria eskualdeko ordezkaritzarekin.

Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak eta Ekonomia Ministerioko Estatu idazkari Franz Josef Pschierer-ek lan-saio bat zuzendu dute, zeinetan ordezkatuta egon diren hainbat erakunde eta korporazio (hala nola, Invest in Bavariam, Municheko Azoka eta Fraunhofer | Universität Bayreuth taldea), kluster industrial batzuk eta telekomunikazioetako eta industriako zenbait enpresa.

 

Astearteko jardunaldian topaketa bat egin da Euskadiko eta Bavariako erakunde eta enpresentzat, non euskal kluster eta konpainietako hogeita hamar bat zuzendaritza-karguk parte hartu baitute.

 

Bavaria eta Euskadiko gobernuek badute lankidetza hitzarmen bat 2014ko uztailetik, eta harrezkero, hobetu beharreko puntu bana identifikatu dituzte, zeintzuetan laguntza ematen baitiote elkarri: digitalizazioa Euskadiren kasuan, eta kluster politika Bavariarenean. Arantxa Tapiak duela urtebete Bavariara egin zuen bisitan argi utzi zuen bi eskualdeek badutela zer ikasia eta zer irakatsia.

 

Euskadik eta Bavariak lehentasuntzat dute, beste hainbat jardueraren artean, atzerriko inbertsioa bilatzea; aipatzekoa da, bestalde, merkataritza fluxu garrantzitsua dagoela bi herrialdeen artean, bai inportazio/esportazio kopuruei dagokienean, eta baita ere produkzio fabriken kokapenean.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow