Basque EEN partzuergoak proiektu teknologikoak finantzatzeko aholkularitza eskainiko du INTERGUNE+ ekitaldian

12 November, 2015

[embed_blog_up_euskadi id=”1″]

INTERGUNE+, Euskadiko Nazioartekotzearen hitzordua, BECen (Barakaldo) izango da azaroaren 23an eta 24an. Nobedade bezala, edizio honetan euskal enpresek posible dute aholkuak jasotzea atzerrian proiektu teknologikoak nola finantzatu jakiteko. SPRI Taldeak (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) antolatutako Intergune+ ekitaldiko parte-hartzaileek aukera izango dute Basque Enterprise Europe Network (Basque EEN) partzuergoarekin harremanetan jartzeko.

Erakunde hori Enterprise Europe Network (EEN) sarearen barruan dago. EEN Europan dagoen funtsezko tresna bat da ETEei laguntzeko, Europako enpresen lehiakortasuna sustatzen baitu enpresa horiei nazioartekotzen lagunduz, teknologi transferentziak ahalbidetuz eta finantzaketako programetarako sarbidea erraztuz. Hitz batean esanda: negozio berriak irekiz eta aberastasuna sustatuz. 2008tik hona, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte EEN-en bitartez.

EENek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta  horietako baten barruan dago SPRI, Basque ENN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz.

INTERGUNE+ ekitaldian, euskal enpresek bakarkako bilerak egin ahal izango dituzte Basque EEN partzuergoko kideekin, baina horretarako izena eman beharko dute ekitaldiaren web orrian. Hilaren 24an jardunaldi bat egingo dute Nazioarteko Lankidetza Teknologikorako laguntzei eta programei buruz. SPRI, Basque EEN, CDTI, Tecnalia eta Ekotek-en laguntza duen jardunaldi honen helburua da nazioarteko proiektu teknologikoetan parte hartu nahi duten euskal enpresei finantzaketarako laguntzak eta aukerak ezagutaraztea, merkatu berrietan arrakastaz posizionatu daitezen.

CDTIko (Ekonomia Ministerioaren menpeko enpresei laguntzeko Estatu erakundeko) ordezkariek bertatik bertara azalduko dute zeintzuk diren nazioarteko proiektuetarako nazioartekotze zerbitzuak eta finantzaketa baldintzak, nola tramitatzen diren eta zein ezaugarri berezi dituzten aukerak eskaintzen dituzten herrialdeek.

Jardunaldia amaitutakoan, aurretik hala eskatu duten erakundeek bilera bilateralak egingo dituzte CDTIko adituekin. Baldin eta nahi baduzu CDTIk zure ideia edo proiektu proposamena berrikustea, bilera bat eskatu behar duzu INTERGUNE+ ekitaldiko Partnering tresnaren bitartez.

EEN 2008an sortu zenez geroztik, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte eta 4.000tik gora lagunek parte hartu dute EENren jarduerei buruzko aholkularitza eta informazio jardunaldi eta ekitaldietan. Bakarrik azken bi urteetan ia 20 ekitaldi antolatu dira.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow