Senerrek parte hartzen duen Hegoafrikako eguzki- instalazioaren eraikuntza, martxan

25 October, 2016

Euskal ingeniaritzak, teknologia eskainiko dio 100 megawatteko potentzia duen eta 150.00 etxebizitza elektrizitatez hornituko dituen instalazioari.

 

Frantziako ENGIE taldea buru duen eta Sener euskal konpainiak parte hartzen duen  partzuergo batek, Hegoafrikako Kathu udalerrian kokatutako eguzki- instalazioaren eraikuntza-lanetako lehen harria jartzeko ekitaldia burutu du.

 

Espainiako Acciona taldeak ere parte hartzen duen proiektuak 500 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa aurreikusi du eta Hegoafrikako agintariek energia berriztagarriak garatzeko programaren testuinguruan kokatzen da.

 

100 megawatteko potentzia duen zentrala, 2018 urteko bigarren erdialdera funtzionatzen hastea eta 150.000 etxebizitzei elektrizitatea ematea aurreikusita dago.

 

Senerren komunikatu baten arabera, eraikuntza fasean, 1.200 lanpostu inguru sortuko dira, eta horietako %36 inguru, bertakoak izango direlarik.

 

Instalazioak, kaptadore zilindroparabolikoen teknologia erabiliko du, bereziki Sener enpresak diseinatutako eta patentatutakoa, eta urtutako gatzetan oinarritutako biltegiratze termikoko sistema batez hornituta dago, energia termikoz, 4,5 orduz hornitzeko gai  dena.

 

Proiektu honetan, Sener eta Accionak, zentralaren ingeniaritza zerbitzuen, eraikuntzaren eta martxan jartzearen ardura izango dute. Bi konpainientzako, Hegoafrikan elkarrekin garatzen duten bigarren proiektu termosolarra da hau, 50 megawatteko Bokpoort-eko (Upington) instalazioa eraikin ostean.


Guztira, euskal ingeniaritzak, Espainia, AEB, Hegoafrika eta Marokoko eta instalatutako 2.000 megawatt baino gehiago suposatzen duten 29 instalazioetan esku hartu du.

Sener-en 60. urteurreneko bideoa

[embed_blog_up_euskadi id=”2″]

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow