ArcelorMittal-ek Sestaora eramango du Euskadin duen I+G-ko zentroa eta  10 milioi euro inbertituko ditu urtean

31 January, 2017

ArcelorMittal konpainiak jakinarazi du Sestaoko ACB enpresara (Bizkaia) eramango duela Euskadin duen I+G-ko zentroa, eta urtean 10 milioi euro inbertituko dituela bertan. ACBk Sestaon duen fabrikak “dirurik ez galtzeko” helburua lortu du azken hiruhileko honetan, hala esan du José Manuel Ariasek, Produktu Lauak-ArcelorMittal Europako Hego-mendebalde Unitateko zuzendari nagusiak.

 

Ariasek Sestaon egin ditu adierazpen horiek, Ekonomi Garapeneko sailburu Arantxa Tapiaren aurrean, ArcelorMittal enpresak Euskadin duen I+G-ko Zentro Globalaren inaugurazio ekitaldian. Zentro hori Zamudioko Teknologi Parkean egon da oraintsu arte eta arestian kokatu da ACB enpresak dituen instalazio berrietan.

 

ArcelorMittal enpresaren I+G-ko zentroak (konpainiak mundu osoan dauzkan hamabi zentroetako bat) 15 laguneko plantilla dauka, eta ACBri ez ezik, Euskadiko planta guztiei emango die zerbitzua. Dena den, lanaren %75 Sestaoko altzairu enpresara bideratuta egongo da, “une honetan hantxe baitago premia handiena”.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow