Antec teknologiaren abangoardian dago mundu mailan

2 April, 2017

Bizkaiko Antec enpresak irekiera bikoitzeko iman berritzaile bat egiteko kontratua eskuratu du Tecnaliarekin batera. Iman hori erabiliko da argitasun handiagoa emateko Ikerketa Nuklearreko Europako Zentroko Hadroi Kolisionatzaile Handiari (LHC), jakinarazi du Empresa XXI aldizkariak.

Proiektu horrek -euskal enpresa mundu mailako teknologiaren abangoardian kokatu duena- beste proiektu berri batzuk ekarriko ditu, zeren diseinua amaitu ondoren, CERNek bigarren lizitazio bat zabalduko baitu maiatzean fabrikazio ingeniaritzaren faserako, eta hurrengo urtean hirugarren lizitazio bat egingo da bi iman prototipo fabrikatzeko.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow